URRIAREN 22an, Euskal Herriko Nafarroako hiriburua den Iruñan, Euskarabidea eta Eusko Ikaskuntzaren arteko hitzarmen markoan kokatzen zen foro interesgarria burutu zen. Bizikidetza eta herritartasuna sendotzeko berebiziko garrantzia duten Eusko Ikaskuntzaren hiru proiektuen arteko uztartze ariketa burutu zen:  Aniztasunaren kudeaketa demokratikoa Nafarroan, Hezkuntza sistema, etorkizuna elkarrekin lantzen eta Eskubide kulturalak, parte-hartzea eta gobernantzarako politikak. Hizkuntza, kultura, hezkuntza eta aniztasuna gaiak modu sinergiakoan landuz. Hasieran galdera nagusi bati erantzuna bilatzea izan zen: nola artikulatu hizkuntza eta kultura politikak, eleaniztasuna eta kulturartekotasuna, euskara eta euskal kulturaren transmisioa bermatua izan dadin? Horretarako, Iratxe Retolazak hausnarketarako edukia eskaini zuen, Komunitate eleaniztun eta kulturaniztun batean kokatuta, euskara eta euskal kulturari bide emateko hizkuntza eta kultura politikek zein gorputz hartzen duten aztergai gisa. Ondoren, hurbilketa akademikoari praxiaren ekarpena gehitu zitzaion euskara eta euskal kulturaren transmisioan lan egiten duten hainbat esperientziekin osatutako mahai-inguruarekin Larraitz Muñoa, Josune Pascual, Ion Celestino eta Amets Arangurenek euren jarduna euskaraz garatzeko aldeko edo oztopo izan dutena, aukerak eta, aniztasunaren kudeaketari begira ekarpenak izan zituztelarik solas puntuak. Hitzaldia eta mahai-inguruaren hausnarketarako edukiak jasota, dinamika parte-hartzaileaz burutuz saioa, euskararen eta euskal kulturaren transmisiorako zein erronka dauden identifikatuz. Eragite eremuak anitzak izanik, arreta berezia jarri zen hezkuntzan (formala eta ez-formala); eta honen aurrean hezkuntzak dituen erronkak eta eginbeharrak landuz. Saioan jasotako ekarpenak Hezkuntza ekimenean EAEn eta Iparraldean gauzatutako foroetan bildutakoekin batera uztartuko asmoz ibilbide partekatua marrazteko helburuz. Erronkak erronka. Gogoetak gogoeta. Badago lanik eskuartean. Bedi. Aurrera.