Zirrikituetatik begira

Berri txarrak

04.01.2022 | 00:53
Berri txarrak

ADIERAZPEN-askatasunak, informazio-askatasunarekin batera, pertsona orok iritzia izateko eta zabaltzeko duen eskubidea aldarrikatzen du. Gizarte plural eta ireki batean horrek esan nahi du besteen iritziak entzun eta onartu behar dugula iraingarri-tzat jotzen badugu ere. Dena den, askotan galdetzen diot nere buruari iritzien ordez faltsukeriak zabaltzen dituen makineri publikoaren aurkako borroka nola jokatu behar. Mila aldiz errepikatutako gezur bat egia bihurtzen dela mantrarik erabilienetako bat da. Ez nago batere adoz, gezur bat gezurra izaten jarraitzen delako nahiz eta behin eta berriz esana izan. Baina onartu beharra daukat batzuentzat beren 'mando-taldea' elikatzeko eta, bide batez, gatazka bat suspertzeko aitzakia ezin hobea bait dela. Ez da egiaren edo gezurraren arteko dilema morala baizik eta doktrinatzerako estrategia bat, baita distrazio-maniobra hutsa ere.

"Bere mina sentitzen dugu, ez zen inoiz gertatu behar" adierazten zuen Otegik duela gutxi ETAren biktimei dagokienez. Baina aste batzuk pasata soilik, ETA-burua izan zen Mikel Antza -gizon on baten tortura agindu eta urtebetez luzatu zuena- gogoz txalokatu zuten Otegiren lagunek. Guk, alderantziz, azken agurra eskeini genion Hondarribiko Parrokian gizon horri, Josemari Aldaya, 25 urte pasa ondoren berriro albistegi guztien protagonista bere bahiketaren aurkako zabaldu diren ekintzen irudiengatik eta, bertan, kontramanifestazioetan entzuten ziren gorrotoz beteriko oihuengatik. Holakoa txuritzeko, betikoek betiko argudioak errekuperatzen: Ertzaintza disparaderoan birjarri dute hiltzailetzat salatuz. Nobedadea? Esan sindikatuaren ertzainak pertsonalki ere mehatxurik daude. Honako zitalkeriek oiartzun publikoa badute medioek jakinarazten dutelako bait da: horra hor buru-belarri sartuta ETB ere, albistegietan zabaldu zuen baieztapen faltsu bat zuzendu behar izanez.

Zuzentzea jakintsuren kontua bada barkamenak goratu egiten gaitu. Tira, erantzun zintzo bat zor dio oraindik ETB-k Ertzaintzari. Nere iritzia.

noticias de deia