UELA urtebete esaten badidate, aurtengoaren amaieran covid-19-ren seigarren olatu batek bete-betean jo egingo gintuela, ez nukeen sinetsiko, are gutxiago hileek aurrera egin ahala eta birusaren aurkako txertoaren kanpaina ziztu-bizian goruntz zijoala ikusten. Eta, honekin batera, normaltasun osoa ez bazen ere, gure egunerokotasunaren jabe berriro senti-tzeko benetako aukera bai genuelako. Baina hemen gaude, Gabonetako bezperan berriro, hamabi aste segidan koronabirusak kutsatutakoen kopuruakin gora eginez Euskadin zein Nafarroan. Pandemia hasi zenetik inoiz ez dugu hain bolada luzerik bizi. Bi lurraldeetan txertaketa-indize izugarrizko altuak -%90 pasata- ondorioen larritasuna gutxitzen badu ere, ospitaleko presioa in crescendo doa txertaturik ez daudenen eskutik. Soilik gehiegi pasa dugulako eta aisialdi gutxieneko bat bai merezi dugulako, gure inguruan egun batzuetarako birusak bakearen bandera zuria zabalduko duela pentsatzea ergelkeri hutsa da. Ez nuke nahi krisialdi hau kudeatzen bi urte luze daramatzatenen azalean egon. Eta, beste ba-tzuek hala erabakita, herritarrei birusaren kontrako jotzeko portaera-jarraibideak besterik ez gomendatu ahal dizkietenean, inola ere. Beraz, osasun-langileekin batera, borrokaren buruan arduraz eta erabakitasunez egon diren eta egoten jarraitzen diren guzi-guziei, nere esker-onik beroenak.

Duela egun batzuk, Sagardui Sailburuak Osakide-tzaren indarra irmo defendatu zuen, Nafarroako Gobernuko bere homonimoak Osasunbideaz gauza bera esan zezakeen. Urkullu Lehendakariak mezu itxaropentsu eta zuzen bat Eusko-Legebiltzarrean zabaldu du ere: Hau da urteko azken kontrol saioa, itxaropen mezu bat partekatzeko unea. Pandemiari aurre egiteko bitartekoak, baliabideak eta profesionalak ditugu. Herritarrei itxaropena helarazten dien jarrera eta mezua partekatzera animatzen zaituztet. Aurrekoak gainditu ditugu eta olatu hau ere gaindituko dugu. Urte berria, jarrera berria.

Arauak? Mandatuak? Tira... Bakoitzaren erabakia da ere. Gure esku dago.