Ez dut esan nahi saria gaizki emanda dagoenik, ezta bietako batek saria merezi ez duenik ere. Seguraski, ondo baino hobeto emanda dago. Kasu honetan, gainera, egindako lana aitortzeaz gain, Filipinetako eta Errusiako egoerak salatzeko balio baitu.

Baina aspaldi luzean, sari potolo askotan, sarituak bikoiztu egin dira. Boteprontoan egin genezakeen irakurketa zera da: saria merezi duten pertsona bat baino gehiago aztertzen dituela epaimahaiak. Maila igo dela. Merezimenduak amaiezinak direla. Ados. Baina saria bitan banatuta gelditzen da. Irabazlea ez da irabazlea, ko-irabazlea baizik. Sariari errekonozimenduaren zati bat kentzen dio. Bakarra edo nagusi izatearena. Eta irabazleen argazkian emakumezko bat agertzen denean, hau da, irabazleak emakumezko eta gizonezko bat direnean, galdera berehala etortzen zait burura: saria ezin ahal zuen emakumezkoak bakarrik irabazi?

Leku bat baino gehiagotan gertatu zait entzutea, "berdintasuna aintzat hartuta", sariek edo zuzendaritzek bi burukoak izan beharko luketela: gizon bat eta emakumezko batek osatuta. Eta, horri, badirudi, berdintasunez jokatzea deitzen diogula.

Eta oker gabiltza: berdintasuna da, sari edo zuzendaritza horietan, emakumezkoak bakarrik egotea (hala merezi badute). Emakumezkoei ez zaizkie sariak edo postuak eskaini behar emakumeak direlako, merezi dutelako baizik. Eta merezi badute, sariak eta postuak ez dira konpartituak izan behar. Berdintasuna ez baita biak kontuan hartzea. Emakumeari bere lanarengatik, ideiengatik, ekarpenengatik... "nagusi" dela aitortzea (hala bada). Bestelako muletarik gabe.

Argazkietan genero ezberdineko bi saritu ager- tzen direnean, lezioa erdizka ikasi dugula irudi- tzen zait.