Itsasoarekin zerikusiaz guzi-guzia gustokoa dut: kresala usaina, brisa, mareak, bere soinua bare-bare dagoenean, eta ez dagoenean ere, zeruer- tzekoa, faroak, uretan ilargiaren isladak, uraren gardentasuna, koloreak, kondairak, kantu zaharrak eta abar. Hala guztiz ere, Aiako Harria-tik ikusita egun garbi batean, gure itsasoaren itxura paregabea da. Bertan bakea eta baretasun handia sentitzen dut nahiz eta, haratago begiratzera nere buruari behartzen dudan uneetan, inpotentzia eta errebeldia ere sentiarazi: azken 7 urteotan 20.000 biktima baino gehiago -joan den astean 50 desagertu izan dira- eragin dituen Mediterraneo itsasoaz diot orain. Hala guztiz ere, belztasun honen erdian Itsasoko Legea delakoaren argia biziki pizten da: interesa politikoen eta arima gabeko gobernuen aurka ekin ari diren itsasontzi pila bat argitzen duena -arrantza zein gizaldeko-ekintza ontziak- jatorria, kredo edo azal-kolorea aintzat hartu gabe itsasoan galdutakoak salbatu dituen eta salba- tzen jarraitzen dituztenak hain zuzen.

Bedeinkatuak izan daitezela itsasoko gizon-emakumeak, bedeinkatuak ere haien adorea eta gizatasuna. Hitza hitz, Mare Nostrum.