YGMUNT Bauman filosofo poloniarrak gizarte likidoak definitzerakoan errealitatea markatzen zuten sasoi bateko erakunde sendoetatik prekarietatean oinarritzen den egungo errealitatera egin den jauzia aipatzen zuen, erritmo bizkor, aldakor eta, komenientzien arabera, mezu kontrajarriez ureztatutako gizartea, hain zuzen. Egungo jardunbide politikoan antzera suertatzen ari da. Lehentasuna nabarmentzea, titularra ematea delako, ñabarduretan sartu eta gaietan sakondu gabe. Gauzak egiteko modu horrek beste kontu bat ere estaltzea bila-tzen du, kearen zirimolan jendea nahastea, bidenabar, dauzkazun arduretan ekimen mehea duzula ezkutatuz. Polemika bat piztu ezertara iristeko eta beste endredo batekin amatatzeko.

Klimaren aldaketan elikagaiak ekoizteko eta kon-tsumitzeko ereduak eragina daukala begien bistakoa da... baina komeni da zedarritzea. Urteetan, bizimodua aurrera ateratzeko zailtasunek, ustiategi handiei aurre egiteko ezintasunek, elikaduran sustatzen ari diren ohiturek, bezeroek kalitatez txikiagoak eta ustez merkeagoak diren produktuen alde egite horrek eta abar, ustiategi txikiak, tokian tokikoak ataka estuan eta desagertze bidean jarri dituzte. Aldi berean, ustiategi handiak, animaliak, barazki zein bestelakoak ekoizten dituztenak geroz eta ugariagoak eta lur eremu are zabalagoak hartzen ari dira, paisaiari eta ingurugiroari sekulako kaltea eginez. Ez hori bakarrik! Elikagaiak sor-tzeko ahalmena esku gutxi batzuetan kontzentra-tzen ari delako, gizarteen menpekotasuna indartuz, elikagaiak ekoizteko duten gaitasuna ahulduz eta autokontsumoa zelanbait estaltzeko izan ditzaketen aukerak ezerezera eramanez.

Ingurumenari erreparatuta, elikadura osasuntsua eta orekatua sustatzearen bidetik ere bai, tokian tokiko esplotazioak bultzatzea, produktuak birsortzeko ahalmena indartzea eta sasoian sasoiko elikagaiak kontsumitzea da sustatu beharrekoa, planeta zain-tzeko, gure paisaia mantentzeko eta sostengatzeko dugun bide bakarra delako..., horiek direlako munduaren puntu batetik bestera garraiatzeko erregairik behar ez dutenak, basoak suntsitzen eta lur eremu zabalak basamortu bihurtzen ez dituztenak.