AIXOTASUN masiboak eta hilgarriak sortzeko eta mutazio baten ondoren edozein momentutan indartsuagoak berragertzeko gai diren organismo desberdinekin -birusak, bakteriak eta abar- elkarrekin bizi gara gizakiok mundua sortu zenetik. Dena den, gertatutakoaren testigantza zehatza historia idatzia sortzen denean azaleratzen da.

Dokumentaturik dagoen lehenengo pandemia antzinako Greziako Atenas herrialdea triskatu zuena da, 430.Urtean K.a. Badakigu, Tucídides historialariari esker, gaitzari aurre egiteko Hipócrates sendagileak asmatu zuen metodoa hiru zutabetan oinarritu zela: harreman estuak saihestea kutsadura prebenitzeko, legea eta agintea mantentzea eta ezbeharren aurrean jarrera baikorra euki saiatzea. XIV.Mendean dagoeneko, Izurri Beltzak hondatutako Europa batean, berrogeialdiko egoeran zegoen hiri baten historikoki dokumentatutako lehen adibidea ezagutu zen: Ragusak -gaurko Dubrovnik, Kroazian- hogeita hamar eguneko isolamendua ezarri zien bere portura iritsi ziren itsasontzi guztietako tripulatzaileei, bidaiariei eta produktuei. Eta XX.Mendean jada, I.Mundu Gerraren hasieran hain zuzen, deituriko Gripe Espaniarra piztu zen Estatu Batuetan ordurarte erabateko ondorio ezezagunekin: 18 hilabete eskasetan, munduko biztanleriaren herena kutsaturik egonda, hamarnaka milioi pertsona hil ziren. Honetatik darion irakaspena? Globalizazioak dakarrena: birusaren abiadura bizian heda-tzeko ahalmena.

Aurrerapen zientifikoei, ikerketari, aurrezaintzari eta txertoei buruz gero eta gehiago jakinda, gogor borrokatu behar izan dugu XXI.Mendean ere birusa madarikatu baten kontra. Hala ere, eta aldi berean, gauregungo benetako pandemiaren aurkako borroka bertan behera utzi dugula dirudi: duintasunez bizitzeko eskubidea dugunon eta ezer ez dutenen artean banatzen gaituena, gizatasun eza.

George Orwell idazlariaren hitzez, garrantzitsuena ez da bizirik jarraitzea baizik eta gizaki manten-tzea. Berdin dio 100 edo 2000 urte igaro izana, ez dirudit gizakiok asko ikasi dugunik. Zoritxarrez...