TZOKO Berria berripaperean Samara Veltek boteretsuek gainontzekooi euren pentsamendu-markoak ezartzeko gaitasuna azpimarratzen zuen bere zutabean; eta marko horren adibide gobernu eta hedabideetatik ezarri diguten zera paratzen zuen: herritarrak ardurarik gabe jokatzen ari direlako ari da koronabirusa zabaltzen. Eskoziako unibertsitateko hainbat neurozientzialarik, aldiz, honako artikulua argitaratu dute berriki: "Pandemia nekea? Nola covid-19aren neurriekiko atxikimendua oker aurkeztu den eta zergatik duen garrantzia horrek". Bertan populazioaren gehiengoa luze eta arduraz ari zaiola eusten azpimarratu ondoren, jendea erruduntzat jotzea gobernuen beraien gabezia eta noraeza estaltzeko baliatu dituztela zehazten du.

Eusko Jaurlaritzak, zorionez, badirudi norabidea aldatu duela zentzu honetan, eta jada ez digu sermoi iratuetan?? erru guztia egozten, Nafarroako Gobernuak gutxiagotan egin duena, bestalde. Gehiago kostatzen zaio, ordea, bere ardurapeko akatsak onartzea, auzolanak auzolan.

Rebeca Ubera EH-Bilduko parlamentariak eskatuta eman ditu Osakidetzak urritik urtarrilerako datuak. Eta negargarriak dira. Ez dakigu non kutsatzen den populazioaren %50. Kutsatzearen jatorria dakitenen artean oso gutxi dira "eremu sozialean" (halaxe definitzen dituzte familia, taberna eta abarrak) emandako kutsatzeak, arestian aipatutako narratiba horri, populazioak du errua, dagozkienak.

Edozeinek argudia dezake tranpa egiten ari naizela jatorri jakin gabeko %50 horietako asko "eremu sozialean" kutsatuko zirelako. Eta erantzungo nioke, kontaktu jakinen kutsatu portzentaiak heda daitezkeela %50 horretara. Kontua da, horretan sartuta, berriz ere, bakarrik jendearengan jartzen arituko ginatekeela ardura, eta estaltzen gobernuari interesatzen zaion bezala pandemiaren kudeaketa txarra. Izan ere kutsatuen %50 non kutsatu den ez jakitea, kudeaketa txarra da. Zerk egiten dut huts? Aztarnari gutxi kutsatze tasa eta kopurutarako? Kontaktua zer den (48 ordu aurretikoa) birdefinitu behar da? Atzeraka bilatu behar dira kontaktuen aztarnak? Ardura ez da errua.