Kulturak gizartearen zutabe behar du, ekonomiak edo ongizateak bezala. Inori eta ezeri baliorik kendu gabe. Baina maila berean, gutxienez. Gizakiak, bere oinarrizko beharren piramidean, bizitzeko behar dituen oinarrizko elementuen artean (elikagaiak, segurtasuna, osasuna, sabaia, lagunartea, etab.) badu nor den eta zein leinu edo herritakoa den jakiteko eta sentitzeko beharra. Eta nortasuna eraiki egiten den zerbait da. Historian zehar aldatuz doana eta aldian behin, erein eta berreraiki behar dena.

Eraikitze lan hori "berez" egin dadin uzten bada, historiaren une horretan indar handiena duenaren esku utziko dugu gure etorkizuna. Eta bizi dugun era global honetan, esku handiak zeintzuk diren agerikoak dira.

Kultura eta balioak dira herri baten soslaia definitzen dutenak, herri egiten dutenak, ekonomiarekin, politikarekin, ongizatearekin batera "herria herri" egiten dutenak. Eta elementu hauek guztiek batera sentiarazten digute nor eta nongotar garen. Eraikitzen ari garen herriak zoru indartsu bat duelako eta horren gainean eraikitzen politika oro.

Kulturak, gainera, gurean badu aski berezi izatetik. Eta momentu honetan bidegurutze historiko batean aurkitzen da, tradizioa eta modernitatea uztartzen, etorkizun global batean izen eta abizen propioz agertzeko eta iraun bizitzeko. Tradiziotik besterik edaten ez duen kulturak historiako orriak elikatzen baititu bakarrik. Euskal kulturaren begietan etorkizunerako amestu dugun herria errekonozitzeko politikak behar ditugu, herri horretako kide izaten jarraitzeko, herri horretan lantzen diren kultur agerkariekin bat egiteko eta asetzen gaituztela sentitzeko. Zergatik garen nor jakiteko.