AUROGEI hamarkadan Zorraren Krisia deitutakoan Afrikako eta Latinoamerikako gobernuek Nazioarteko Diru Funtsak eta Munduko Bankuak bultzaturik egokitzapen estrukturalak egin zituzten horrela ekonomiak lehiakorrago egingo zituztelakoan; egoera soziala eta politikoa lasaitzea zuten helburu, horrela multinazionalen sarrera erraztu ahal izateko eta etekinekin Mendebaldeko kontsumo maila eta gehiegikeria energetikoak pagatu ahal izan zen. Egokitzapen estrukturalek kolonialismoak salbu utzi zituen kolektibotasun egitura apurrak desegin zituen.(...) Orain guri tokatzen zaigu neoliberalismoaren martxa alaia hondartza emankorragoetarako bidaia pagatzea. Kapitalismo neoliberalak gerra deklaratu dio Europako populazioari" (Paul B. Preciado, Un apartamento en Urano).

"Indarrean dagoen begirada miopeak banakakoen ardurari egozten dizkie kutsatzearen errua, baina jatorria pobrezian dago" (Izenburua) Urte askotan ez da zerbitzuetan inbertitu, erresidentzien kudeaketa enpresa pribatuen eskuetan utzi da, langilerik prekarizatu dituzte, eta baldintza higieniko eta elikadurazkoak degradatu dituzte.(Joan Benach Osasun Publikoan doktorea. CTXT 2020-10-27).

Europako hainbat nazioetan dabilen zeparen jatorria Espainiako ipar-mendebaldean kokatzen da eta fruta biltzaileen aldikako langileekin lotuta dago. Latz jo zuen pandemiak talde hori langileek zeuzkaten bizi baldintza txarren ondorioz. Oso mezu garbia da: populazio zaurgarrienak babestu behar ditugu, bestela pandemia gainontzekoengana hedatzen baita.(Iñaki Comas, SeqCovid Konsortzioko zuzendaria. Eldiario.es 2010-10-29).

Espainiak ekaineko aztarnari kopurua bikoitza du, baina berandu ailegatu dira. Kasuen gorakada itzelak lehen arretak gainezka egin du, nahiz eta adituek eta bertako langileek uda hasieratik abisatzen aritu. (El Pais, 2020-10-27)

Egin behar duzuna eginda, maskara, distantzia sozialari eutsi, ahulak zaindu, gutxi atera, pentsa ezazu irakurle kapitalismoak halabehar moduan saltzen dituela erabaki politiko zein ekonomikoak. Hondamen ekologikoa ekuaziotik aterata, pandemia halabeharra izan daiteke kudeaketa, ordea, ez da.