La edad de la nada: El mundo despues de la muerte de Dios

Saio horretan jainkoaren heriotzak utzitako hutsunea zein ideia eta mugimenduk bete duten aztertzen du modu zehatz eta arinean Peter Watsonek. Ez da, beraz, arakatzen norberaren fedea baizik eta fede kolektiboa, Cañizares artzapezpikuak covid-19aren kontra haizatu duen hori. Zientzia eta teknika ez omen dira nahikoa pandemiari aurre egiteko eta Jainkoa, eta Ama Birgina, behar omen ditugu hemendik onik irtengo bagara.

Dirudienez Cañizaresek ez du Oxfordeko irakaslearen saioa irakurri, ez eta Nietzsche delako bat izan zela jakin.

Jainkoak ez zuen 1562a Venezia salbatu izurri beltzetik, nahiz denek sinetsi jainkoa izan bazela; Jainkoak ez zuen Istanbul K.O.n I. mendean gaixotasun arraro batetik salbatu, nahiz denek sinetsi jainkoa izan bazela.

Alderantziz, gizateriak ariketa maskokista perfektuan sinetsi zuen plaga horiek jainkoaren aginduak ez betetzearen zigorra zirela. Cañizaresek sinesten duen berdina, HIESAren pandemia homosexualek egindako bekatuen ondorio baita.

Fedea norberaren kontua da oso. Fedeak bizitzen lagun dezake eta esku artean dugun anabasa honi zentzua ematen. Baina Jainkoak ataka honetatik salbatuko gaituela sinestea, barkaidazue, bakunen kontra egotea bezain ergela da: Cañizaresek Jainkoarengan sinesten du, bakunen kontrakoek€ zertan sinesten (ez) dute bakunen kontrakoek?

Egiten dituzten deklarazioengatik hipotesi paranoikoengan sinesten dute, alegia, gorputzetan "gaitz ahuldua" sartzeak, gaitza sartzea bezalakoa dela. Zientzia eta teknologia bertsio paranoikoan.

Gizateriak frogatu du jainkoa bakuna perfektua izan dela mendeetan, baina, ai, indarra galdu eta ez du jada heriotzaren kontra balio. Gehiago errezatu beharko dute Cañizaresek zein antibakunek. Edozein laguntza on da datorkigunari aurre egiteko!