Espainiako Erresumako Epaitegi Gorenak harritu egiten nau beti, ordea, Kataluniako preso politikoei gartzelatik ateratzeko baimenak ukatzeko “sedizioaren inguruko” bergizarteratze ikastarorik egin ez izana argudiatu du fiskaltzak eskatutakoari men eginik. Zazpi epaile adina mintzatu dira fiskaltzak presoak “legea errespetatzeko berreztea” helburu duen programa horren kontra. Kataluniako 5 auzitegiko epaileak argudiatu du fiskaltzak planteatu duen sedizioaren kontrako bergizartera-tze programa horren helburua Konstituzioaren kontrakoa dela, presoen ideologia aldatzea baitu helburu eta horrek oinarrizko eskubideak urra-tzen ditu. Ideologia independentista zilegi dela gogoratu behar izan du epaileak, eta sedizioaren kontrako programarik ez dagoela. Beste epaile batek argumentu garrantzitsua gehitu dio Jordi Cuixarten eskaeraren harira: eskatutako sedizioaren kontrako ikastaro hori ezin da presoak kondena-ebazpena bere egitera helburu lukeen programa izan.

Bueno, ba, berdin du, Gorenak erabaki du irteera baimenak ukatzea ikastaro hori, zeina ez baitagoen, egin ez dutelako eta beste batzuk egin izanak, behartuekin lan egitea Carme Forcadellen kasua, esaterako, ez diolako onurarik ekarriko egindako delituaren inguruko bergizarteari. Hortik, hirugarren gradua kenduko dietela aipatzen dute aditu guztiek, eta preso politiko katalanak gartzeleko erregimen arruntera itzuli beharko dute, berriz ere.

Ez dakit zergatik uste nuen nik pandemiak gauzak aldatuko zituela Katalanen erdiak aldarri duten erreferendumaren inguruko aferetan. Ai ergela ni!