Konparazio, "Demagogikoak dira emakume-gizon eskemak, denok gizakiak gara" esango bagenu, berehala ikusiko genioke tranpa, emakumeen berdintasuna lortzeko gauzak irauli egin behar baitira, emakumeen aldeko diskriminazio positiboa sortu, gauzak berdinduko badira. Bada, berdin da ezker-eskuma eskemarekin: ezker-eskuma eskema demagogikoa dela esatea, eskemaren bigarren partearen alde egitea da, sistemari kontra ez egitea, sistemak berez duen joeraren alde egitea baita.

60 hamarkadan kontratu iraunkor bat izatea eskubidetzat jotzen zuten langileek, atera kontuak zertan den eskubide hori egun, Chicago Boys, Margaret Thatcher eta Ronald Reagaren ondoren.