in prime time

Eta futbolarekin gertatzen den bezala, prentsa arrosako informazioak edota ezagutu nahi ez ditugun telebistako lehiaketetako partehartzaileen izenak gure etxeetako leihoetatik sartzen dira landare igokari basatien antzera, eta gure gustuak edozein direla ere, inbaditu egiten gaituzte. Ez dago ihesbiderik. Edonondik sartzen dira. Egon zaitezke doktorego tesia idazten, edo artikulu zientifiko bat, baina halako batean, konturatu gabe, Arguiñanoren "qué gustito y qué placer andar en la cocina" abesten hasi zaitezke.

Beraz, futbolariek elkar besarkatu ahal izango dute. Eta zuk eta nik ez. Baina interesatzen ez zaizkigun arren, norbaitek garrantzitsuak direla erabaki duen gauza horietaz gozatzen jarrai-tzeko aukera izango dugu bederen. Qué gustito y qué placer.