Zirrikituetatik begira

Auzolana eta auzolotsa

07.04.2020 | 00:09
Auzolana eta auzolotsa

zALDIBARKO ezbeharraren ondoren lehen susmoak atzeman nituen eta haren gainera covid-19-ren pandemiak harrapatu gaituenean nabarmenago azaleratu da, irudiz, oposizioaren eginkizuna Gobernuak zentsuratzea dela. Lehen kasuan Gasteizkoa eta bigarrenean hori eta Madrilekoa, tokian tokiko dagokien alderdiak, noski. Kasu baten zein bestean ez dudalako gobernuz landa gelditu zirenek inolako konponbide zein alternatibarik aurkeztu dutenik ikusi. "Berandu zabiltzate", "Ez duzue bide egokirik erabili", "inprobisatzen zabiltzate" eta abar luze bat. Madrileko kasuan eskuma zitalenak eta Euskal Herrian haiek eta bertoko ezkerrak.

EHko euskerazko kazeta bakarrean EAE-n izan ditugun lehendakari ohiei eta Nafarroako Uxue Barkos-i elkarrizketa luze samarrak egin zizkioten, denak ala denak halako edo holako krisiren bat kudeatzea egokitu zitzaielako agintean zeudela. Antzeko hainbat adierazpen bota zituzten guztiek baina sumario batean Garaikoetxeak esandakoarekin geratu nintzen: "Uholdeak izan zirenean alderdi edota talde guztiak ideologia eta sigletatik harago denek jarri zuten ahal zutena". Benetako auzolana egitea da hori. Jaurlaritzatik lehenik zen kanpaina bat auzolanaren alde eta lehendakaria ekinean esaka dabil eskakizun berarekin azken bi hilabeteetan. Ez dut, ordea, inondik ikusten oposizioko alderdiak "ahal dutena" ematen ari direnik, kritika zorrotzetatik harago.

Teorian, behintzat, Maialen bezala Idoia edo ahal dugun orain dagokiona lehendakari izateko asmoa duten heinean herri bat gidatzeko edo kudeatzeko ahala ustea eman beharko zaie eta Zaldibarreko lurrak zein zaborrak mugitzeko hondeatze makina berezienak lortzeko bideak edo oraindik bertan lurperatuak jarraitzen duten bi gizonak ateratzeko sistemak. Egungo pandemiaren inguruan beste hainbeste. Edozein enpresa nahiz etxeetan arnas laguntzeko makinak edo muturrerako maskarak egiteak sortzen ari den kaosa, mundu guztiaren aurrean auzolana ez ezik, kristoren auzolotsa ematen digu.

noticias de deia