Bestelako eraginik ere izango du, ordea. Oporraldien ondoren bezala, psikologoek esan dutenez, kofinamenduaren ondoren, dibortzio eskaerek gora egingo omen dute. Eta medikuntzaren alderdirik baikorrenak aditzera eman duenez, aurtengo Gabonetan, jaiotze-tasak gora egingo omen du.

Etxebestetarrek ezik, gainon tzekook, ez dugu etxetik irten gabe egoten esperientzia metaturik. Baina komunikabideen eta sare sozialen bidez jasotzen ari garen albiste, bideo eta mezuen arabera, badirudi, etsaiaren aurrean herritarrek beren batasun edota apertenentzia sentimendua kaleratzeko edo adierazteko beharra sentitzen dutela.

Pavarottiren ahots sarkorrez lagundutako italiar ejerzitoaren hegazkinak ke zuri-berde-gorriarekin zerua margotzen ikusi genituenean, emozionalki birrindutako herri baten loratze nahia auteman genuen.

Asteburuan, Sanchezek Espainiako biztanle guztiak babesteko egindako deiaren eta hartutako neurrien aurrean, ordea, egin dugu bigarren irakurketarik ere. Inork baldin badaki auzolanean aritzen, inork badaki etsaiaren aurrean bat egiten, eta inork badaki aldamenekoari laguntzen, hori, gure herria da. Urte zaharrak daramatzagu esperientzia hori ontzen: beharrak aginduta, izanak lagunduta eta borondateak babestuta. Ez daukagu herri "handi" baten parte garela sentitu beharrik. Ez daukagu herri "handiaren" alde lan berezirik egin beharrik. Ez daukagu "herri bat" garela sentitu beharrik. Ez daukagu ezer demostratu beharrik. Hori dena, egunero egiten baitugu "herri" izateko, ez besterik, "herri izanik", ezinbestean.

"Herri bat" izaten ez dakien biztanlego bati zuzendutako hitzak iruditu zitzaizkidan larunbat gauean Sanchezenak. "Herri handi bat" izan nahi duen liderrarenak, eta horren arabera hartu dituela neurri bateratzaile eta zentraliza tzaileak, esanez, babesgarriak.

Egunotan agertuko du herri bakoitzak, berez, dena eta adieraziko du, berez, sentitzen duena.