ZATOZTE! Denok uler-tzeko. Lerro hauek zuenganatzerakoan den eguna (eta gaua) izaki urteoro bezala sendi gutxi izango dira, tamalez, mahaian esertzen direnak baino ez daudenak gehiago aipatzen ez dituztenak. Erlijio edota sinesmen ezberdinen aipua egiteko ere ez deritzot abagunerik onena denik, gure arteko gehiengo zabal batek urtearen azken bi astebeteok erabateko jai giro eta zentzuaz bizi ditugu, Jesukristoren jaiotza ospa-tzetik harago eskola eta hainbat lantegitako oporrak, hauek probestuz bidaiaren bat ere baina, berriro gehiengo horretan oinarrituz, familian ospatzeko egunak, nonbaiten bizi diren etxekoak sukaldeko epelera hurbilduz kasu askotan, eta beti bata besteari opari eta desirarik hoberenak eskainiz, bai egun hauetarako bai laster hasiko dugun urte berrirako. Mundu guztian antzeko zerbait izango da baina Euskal Herrian badaramatzagu 40 urte baino gehiago talde edo kolektibo konkreto bati etxera deitzen. "Hator, hator mutil etxera . . .!" dio kantak eta ehunka tokitan espreski kantatzen diogu, egun hauetan bereziki, Espainia eta Frantziako kartzeletan barreiaturik dauden euskal presoei dei-tzeko.

Urtean zehar adostasunik zabalena duela esango nuke ETAko presoen alde egiten den egun hauetako kanpainak baina ez du horrek esan nahi denen gustukoa denik. Espainiako alderdi edo gizarte zabal batentzat ez eta EH barruan asko eta asko dira han "zerbait egin dutelako" daudela diotenak nahiz eta, azken hauek, errespetoz hartzen duten kanpaina; ondo jakinik presoentzat ez ezik haien familientzako ere zigor ederra dela inor kartzelan edukitzea. Norbere zilborrari soilik begira egotea komeni ez denez, azken bi urteotan Kataluniako politiko mordo bati ere adi gaude, injustizia osoz atxilo daudelako, Urdangarin bezalako lapurrak etxera afaltzera doazenean eta, nola ez, fededun edo fede gabe, Mediterraneoan zehar erdi itorik dabiltzanak. Denetatik, utz iezadazue nire eskaintza edota eskari berezia egiten. Ez hirugarren gradu ez ostiarik, Altsasuko gazteok erduze etxera behin betiko!