IKASTOLARA! esan nahi nuen baina, teoriaz aspaldi ezabatua izan behar zuen mugaz goiti bizi direnen hizkun-tza ofizialean. Aller à l’école! da. Zinez berezia izanen da Seaska sareko Iparraldeko eskolen aurtengo ikasturtea. Batetik, lehen zentroa sortu zenetik 50. urtemuga borobila betetzen duelako, bestetik, borobila izan ez arren, 37. eskola ireki duelako aurten, oraintsu arte inor gutxik uste izango zuen Ahetze/Arbona, Lapurdi ipar aldean. Hori gutxi balitz, aurreko urteetan eta, batik bat, aurreko ikasturteko borroka luze eta latzaren ondoren, 30 irakasle ofizial berrirekin jardungo dute, haietatik 19 eta erdi Pariseko gobernuak finantziatuak hain zuzen. Dena lortu ez duten arren, ba zen Estatuak ardura hori har-tzeko garaia. Lehen urratsak emanda, ia gerora ildo horretatik ekiten duen, legez eta duintazunez dagokiolako.

Hegoaldean aspalditik erantzun behar izan zaion beste ataza bat dagokio Seaskari garai berri hauetan, Iparralde edo EH kontinentala deritzogun horretan, bi biztanletik bat frantzes estatuko beste herrialdetatik etorria da. Ez du Hegoaldeak Espainiatik izan zuen besteko etorririk izan, baina biztanle gutxiko gunea izaki, inguruetatik etorriak erdiak inguru dira jadanik. Errealitate horrek erronka berri eta latz bati eran-tzun beharrean jartzen du Seaska eta neurri berean erantzuten hasiak dira eta aurrera sendoago ekiteko asmoak agertu ditu Gorostiaga zuzendariak. Etxeetan euskara tutik ez dakiten haurrak hezten nahiko eskarmenturik erakutsi dute Hegoaldeko ikastola eta gainontzeko eskolak aspalditik eta horiei, Iparraldekoei, dagokie orain erronkari ekitea.

Amets zerutiar bat bizitzen ez gauden arren Pirineo bekoaldean bizi geranok, euskeraren inguruko eskubideak bizitzen ditugulakoan, Auñamendi horren gainekoenak, 1960ko hamarkadaren ondarrean, Francoren uztarripean, izan ziren Alfabetatze-Euskalduntze kanpainak edo lehen ezkutuko ikastolak dakazkigu gogora. Beno, ez hainbeste! Aukera izan dute behintzat, atzo goizean, Ikastolara!, deitzeko, beste batzuek, Aller à l’école! esan dutenean.