SANMARKOTAN ku-ku Sanpedrotan mutu” erabiltzen dugu gure inguruan behintzat, elizak bedeinkatuak aipatzeko ez ezik han eta hemen diren udaberriko jaiak gogorarazteko. Uribe Butroen bizi garenok, batzuetan gezur txikia esanez, apirilaren erdi ingurutik aurrera txakurrarekin pasieran basotik edo pistatik gabiltzela en-tzutean, beti ere Laukiz, Urduliz, Jatabe edo Gatika inguruan; hortik, mendebaldetik inguratzen delako ekialdera bidean. Entzun ez dutenak ere gaia erabiltzean, eskua patrikara bideratzen dute, kukuaren urteroko lehen ku-kua entzuterakoan nola poltsikoa, urte osorako diruz hala ibiliko zarela irudikatzen ei duelako. Geure zilborrari begiratzeko afana eta enpeinua dugunez, despedida ere etxe edo etxekondoan egiten ei du txori kantari gatzgabe horrek. Ea datorren urtean gogoratzen dudan Fikatik Astrokara tartean degoen Sanpedro ermita ingurura txakurrarekin pasieran joatea, belarriak adi eta zuhur eta txanpon batzuk poltsikoan, hurrengo urtean Larrate ingurura datorrenarako oles egiten. Inoren habian arrautzak erruten dituen txori misteriotsu hori ikusteko aukerarik ere izan dut.

Udako jaien txutxuarekin jarri naiz pantaila aurrean eta, Nora joan naizen! Egiari zor, zati baten poltikaz idazteari utzi nahi nion. Nonbait kokatu zuten nire gurasoek etxaldea eta pittean pittean, mendebaldetik bada Laukiz edo Gatikako bolanderak lehenik eta gaueko kontzertua gero, bertatik bertara balitza entzuten ditut. Ipar aldera belarria ipiniz, Jatabeko Sanlon-tzoak edo Birleko Kofradikoak, hegotik Laukrizkoak eta hegotik berriz Gamiz nahiz Fikakoak, Mungia barneko Sankristobal, Karmenak, Saninazioak eta abar alde batera utzi gabe. Beti ere, haize pixka bat alde dutenean. Kontuak atera, kukuak udaberrian gurekin dagoenean ospatzen ditugunak eta Sanpedroetatik Sanmigel edo Bermioko Santaeufemietara tartean daudenaz, badute gazteak nondik ibili. Zalantza gutxitxo dudalako gaurko gazteak ere, gure amak esaten zuen legez ibiliko direla, “Non Santamari, han andramari”.