MUSIKAREN Nazioarteko Eguna ospatu berria da aurreko astean eta ohi den legez munduan zehar Egun horri adei berezia egin diote milaka, milioika emankizun zein era guztietako ekintzekin. Esan gabe doa, batetik, musikaren unibertsaltasuna, alegia ez dela txokorik ez hiri nagusirik musikak, presentziatik harago, deneritako eragina ez duenik. Eta, bestetik, musikaren anitztasuna, aipatu leku guzti horietan, oinarri amankomun batzuen gainetik bereiztasun eta bitxikeria mordoa azaltzen zaigulako beti. Fusioak, mestizajeak, eskontzak edota nahasketak ere ezinbestekoak dira hain ezberdin bezain orokor den jardueran, horrrek ematen dion aberastasunaz, kultura ezberdinak elkar ezagutzeko aukeran.

Unibertsal eta anitza, bereiziarekin erabiltzerakoan kontraesanean erortzeko arriskua legoke baina lehen biak bereizienak ere indar-tzeko eta sendotzeko balio du behin eta berriz. Amaitzeko, bizi-tzari zentzurik ez diot aurkituko barnean zein inguruan musikarik ez den bitartean.

Dena ere, hastear dauden Mungiako San Pedro jaietarako aurkeztu duten kontzertu zerrendak eman didan ziotik dator. Izan ere, harrotasunez barik, harrokeriaz azpimarratu dutelako ekitaldi denak ala denak euskal taldeek eskainiak izango direla. Ehuneko ehun azpimarratu dute. Urte asko daramazkit euskararen aldeko diskriminazio positiboa defendatzen. Egin ez ezik irakasten, ahal den neurri denetan erabili nahiz indar-tzen eta horrela jarraitu beharko dugula pentsatzen. Horrek ez du esan nahi ingurukoak ukatzerik. Eguneroko bizitza bezala jaiak denentzako dira eta ondotxo dakigu herri horretan ehuneko zenbatek euskara egiten duten edo bertoko musika soilik entzuten duten. Kaletik doazen gazteen belarrietako entzungailuak nirean jarri nahi nituzke, ea zein doinu entzuten duten eta egun horietan datozenen artean beste hainbeste. Musika, euskera ez bezala eta bereiztasun guztiekin, unibertsala da, jaiak bezala. Horregaitik uste dut Mungiako Udalak bezala jai batzordeak diskriminazio hori beste jardueretan jarri behar dutela.