BITXIA gertatu zaidana, edo zaiguna irakurle zareten heinean. Duela astebete eta erabateko sinesmenez, argitaratu nuen demokratatzat dugun Espainia honetako hauteskundeetan lehenbiziz ETA deialditik landa geratzen zela aurtengoetan. Hobe izendakoetan esan banuen. Onerako eta txarrerako ba zirudien ETAren botoaz harago erabaki zirela A28ko hauteskundeak. Nire zutabe hori kalera atera eta 24 ordura, Josu Ternera atxilo-tzearekin batera, 180º bira eman zuen Kanpainak. Alegia, erakunde armatuaren ia aipamenik ez egitetik, alderdi eta koalizio den denak heuren izenburu nagusia eta arda-tza bihurtu zuten M26rako propagandan, aspaldirik buruzagi behinenetakotzaz dagoen ekintzailea. ETAren botoa, beraz, presente dago igandeko bozketarako.

Bozketa horri eskaini nahi nion gaurko iruzkina baina ezin pasa-tzen utzi Alpeetan izan den atxilo-tze horren inguruan esandakoak. GC-ak aspaldirik zekian non dagoen, eta Josuk ere bai harek zekitela. Nondik bestela motxila erraldoi bat bizkarrean eta 4.000 euro patrikan mediku azterketa bat egiten? Gezurra besterik ez dakite esaten. Areago, Parisera eraman dutela esan, ospitalean dagoela jakinda. Gutxienik kabia aldatzeko asmotan izango zen baina ez diote astirik eman.

Goazen bada bost egun barru bakoitzak hiru papeleta hiru kutxetan sartu behar ditugun hitzordu hori aipatzera. Batetik, inkestak ikusiz, ba dirudi bai EAEn, bai Nafarroa eta bai Estatuan ondo zehaztuak daudela emaitzak nahiz eta “ustea jakitea ez den heinean, inkesta ez da emaitza” eta bat baino sorpresa gehiago eman daitezke denetan ere.

Ez noa beraz emaitza horietaz hausnartzen. Bai ordea, nire gogokoak zeinek izan daitezken argitzera. Futbolarekin parekatuz, hainbat aldiz esan dut Athletic, Erreala edo beste edozeinen zale izan arren, nire ilusioa Eibar, Alaves edo, aurten, Osasuna bezalako taldeetan jartzen dudala. Politikara etorriz, Iruñean eta Nafarroan Laukoaren garaipenean eta EAEn ia guztiak iragartzen duten abertzaleen eta ezkerraren garaipena eta eskuma espainiarraren porrotean jartzen dut ilusio hori.