Zirrikituetatik begira

Procés(ak)

08.02.2020 | 20:48
Columnista Josu Torre

PRUIGDEMONT Europako Kongresurako haren alderdiko zerrendaburu izendatzea, Katalunyaren Independentzia bidean urrats berri bat dela ia ukaezina da. Urrats zuzena edo zeharkakoa, ezin dugulako ahantzi bozka bidez izendatuko oraindik president den gizon hori zergaitik dagoen hileotan Belgikan. Erabakitzeko eskubidearen galde bozketa edo erreferendum soila antolatzeagaitik izan zuen salaketa, baina edozeinek daki galdera eta horren erantzunaren atzean horren eskaera zegoela. Independentzia.

Ez da bakarra, haren abokatua eta kartzelan dauden agintari pila bat ere izendatu dituzte alkatetzarako edo Espainia eta Katalan Autonomiako karguetarako.

Esan gabe doa bi erabat kontrako interpretaziorako bidea ematen dituela izendatze horiek. Madrilen egoitza duen Gobernuarentzat legez kanpokoa ez ezik probokazioa dela eta, bestetik, kataluniar gehienek eta Espainian eta munduan zehar diren milioika independentzia zalerentzat bidezkoa eta aurrera pausoa.

Barregarria edo, areago, auzo lotsa ematekoa da eskubide osoz zerrendetan sartu dituzten horiek atzerrian, kartzelan eta egunero Madrileko Auzitegi Nagusian dauden andre-gizonak direla. Lekuko hainbaten adierazpenak entzute hutsaz barre algarak ateratzen zaizkienak baina, tamalez, sufri arazten dizkotenak. Adibide bakarra jartzearren, inork esan du Urriaren 1. hauteskunde egunean Polizia Nazionalak etzuela erasorik egin, etzuela biolentziarik erabili; egun horietan mundu osoko hedabide mota guztietan ikusi zirenak ikusita gero. Biolentzia eta gorrotoa hautestontziak eraman eta jarri zituztenak erabili omen zuten. Hainbat entzutekoak jaio gara!

Plurala jarri diot izenburuari, gorrotoa eta erasoa, zinez, aurreko astean AN berak erakutsi duelako. Aspaldi bukatua behar zuen Altsasuko gazteen procésean 12 urterarteko kartzela berretsi dutenean batzuentzako eta gutxikeria bat kendu beste batzuei. Agian, asper-tzeko haina aldiz erabili izan dut gazte horien zoria eta oraindik ez dut bukatu. Kalean, etxean behar duten horientzako justizia, ez besterik, eskatzen dudalako.