ZALAPARTA makala, ia edozeinek jakin arren Sanchez presidenteak Estatuaren aurrekontuak gobernukideen onarpena ez dutela eta, horren ondorioz, zentzura mozio moduko batez, kasik botere gabe gelditu eta hauta berriak iragarri dituzte Madridetik Estatu osorako, datorren apirilerako. Aurretik iragarriak zeunden maiatzerako beste batzuk, beraz udaberri zarata-tsua datorkigu, eskaintzaz betea edo gezurrez kargatua; gutxitan betetzen direlako kanpaina horietan agintzen dizkigutenak. Urte osoan antzeko jarduna izaten duten arren, aurre-kanpainan dira dagoeneko alderdiak eta aurre-promesak egiten bide batez. Hauek aipatuz, urteak joan diren arren, gogoan dut Lluis Llach kantari katalandarrak, FG-en sermoi eta promes batzuk notario aurrean baieztatu eta presidente zela betetzen ez zuela ziurtatuz epaiketara eraman zuen presidentea.

Etzuten, ordea, epaileek deliturik arkitu jardun hartan, etzuen haiek beste batzuek egin duten bezala erabagitzeko eskubideen alde erreferendum xume bat antolatu. Horiekin bai saiatuko dira epaileek. Handi edo txikikeri diren gaietan baina agintean dagoen ordenaren kontrakoak. Botereen banatzeaz harrotuz ahoa betezen zaien bitartean, Kataluniar politiko hautatuak, lehen kartzelara eta orain Epaitegira eramanez. Arrazoi osoz diotelako behin eta berriro epaiketa politikoa dela, orain eta hainbat denboraz egiten ari direna.

Zinez, asko kostatzen zait uler-tzea, autonomia bateko miala goreneko politikari batzuek auzitegiko aretoan dauden une berean, kale, areto, plaza eta hedabide guztietan jo eta ke jardutea hurrengo agintari izateko nahiak aldarrikatzen. Sinesgaitz eta lotsagarri era berean, haiek iritzia xumeki emateko eskubidetik landa eta hauek bozgorailu denak eztanda egin beharrean jarrita.

Norbera ere ezibestean kutxatzen dute eta kanpaina egitera noa. Ezkerra eta eskuma bereizten dituen marra gero eta estu eta bihurriagoa denez gero, gizarte eskubidearen alde, orokorrean, eta euskaldun izateko ahaleginean, besteetan, izango da nire hauta.