FRANKISMOAREKIN ez baizik, garai haiekin lotzen dute Berrittuko bertsolari handia zendu den ondoko kronika gehienak. Non nahi, kronika ederrak irakurri eta entzun ditut eta ezer gutxi dut bere izakeraz edota balioaz gehitzeko. Ezenatokia ez ezik plaza osoa, zentzu mamitsuz betetzen zuen ahots zoli bezain gardena izan dela esan eta laudoriotu zitekeen Jon Azpillaga gizon puska, eta ordea, berarekin taula gainean edo bizitzan zehar bizi izan direnak hainbat harago joan dira. Kide bezala aparta eta, gehienen aburuz, bertsotan nahiz solas lasaiean, hitz gutxitan ideak bat batean asmatzen dituenetarikoa. Frankismoaren aipamena ezinbestekoa izan dut, neronek harekin izan nituen lehen harremanak -eta gehienak- ordukoak direlako eta kontatu nahi dudan bitxikeria ere Francorekin batera hil zelako.

Diktaduraren azken garaietan, Bilbon Aresti Taldea izenez ikuskizun edota kultur ekitaldi ugari antolatzeko asmotan osatu genuen talde heterogeneo batek. Besteak beste kantaldi eta bertso saio ugari Bilbo eta Bizkaiko hainbat herritan. Gernika, Bermeo, Amorebieta, Basauri, Abadiño eta abar, Deustuko Unibertsitateko paraninfoan pare bat aldiz tartean. Erabateko jaialdiak egiten genituen, haiek bukatu eta gero denetan afari edo bazkari lasaia egiten genuelako. Otordu ondorengo saio goxoaz osaturik.

Frankismoa presente izatearen beste arrazoi bat era ba nuen lerro hauek hasterakoan, jonek ordaindu behar zituen isunetatik harago. Diktadura horrekin batera desagertu zen ordurarte edozein ikuskizun antolatzekotan aurrez aurre zegoen Información y Turismo erakundea, poliziarekin batera baimena eman behar zuena. Majinabat borroka garai haietan galazorik zeunden bertso saioen baimena lortzen. Ltzena, dena den, Azpillaga eta Lopategi zigortuak Deustuko paraninfoan kantatu behar zutenean. Eztabaida luzea ondoren baimena eskaini ziguten, ezinbesteko baldintza betetzen ba genuen. Abeslariekin egiten genuen bezala, bertsolariek kantatuko zituzten letra denen hiru kopia eskatzen zizkiguten. Eta guk, ezin ba!