Izurritearen hasieran, armadako buruak ageri ziren hedabideen aurrealdean, herritarrak soldadu balira hartuz, armadaren balioak azpimarratuz eta, ia zereginik ez zuten egoera batean, zilegitasuna eta babesa lortzen saiatuz. Inguruabar horretan, azpiegituraren bat desinfektatzen zuten bakoitzean deitzen ziren hedabideak, gertaeraren testigantza eman zezaten. Ordurako, udal langileak, suhiltzaileak zein bestelakoak milaka azpiegitura garbitzen ari ziren, ia inon azaltzen ez ziren arren. Armadaren hasierako agerraldi bakanetatik hilabeteak igaro dira eta hedabideen arreta jaso ez zuten eta duten zerbi-tzuek segitu dute etenik gabe lanean.

Arazoen kudeaketan antzeman ditugu nagusikeriazko jarrerak, batzuen gaitasuna zalantza jarri edota apaltzera bideratutakoak. Udalak ez dira gauza, nahiz eta egoerari aurre egiteko asmoz, ahalegin ikaragarria egin duten, apenas aitortu eta baliabideak eskuratu ez bazaizkie ere. Zer esan erkidegoei buruz€ bada, beste horrenbeste... zer egin dezakete erkidegoek estatu ahalguztidunaren aldamenean? Ezer gutxi, batzuen aburuz. Horrexegatik, ditxosozko gobernagarritasun partekatuaren kontuak ez du funtzionatu... ez eta funtzionatuko ere. Izurritea beste aukera bat delako ba-tzuentzat, zilegitasuna indar-tzeko eta beste batzuen zereginak auzitan jartzeko.

Larrialdietan parte hartzeko sortu zen armadako unitateari deituz gero, beharbada, Zaldibarko zabortegiak irentsitakoak lehenago aurkituko zirela baieztatu du Espainiako Defentsa ministroak... eta ergelkeria hori esan eta gero, lasai antzean geratu da!

Aurretiaz zetorrenaren jakitun, Espainiako eremu zabalak, hiriburua tartean, elurrak azpian hartu dituela eta, egunetan, zorioneko armadako unitate hori zain eta begira egon bada, zer espero genezakeen, bat-batean suertatutako jazoera baten harira? Zein ekarpen egin zezakeen azpiegitura horretara iristeko zailtasunak zeudenean eta nahikoa baliabide jarrita zeudenean? Nago, PPko buruak Madrilen itxita zegoen osasun zentro baten aurrean egin zuen kale-garbiketaren an-tzekoa izango zela, bideoa ateratzeko hamar metro koadro garbitu eta ospa!