Batzuetan, deskonektatzeko ez da oso urrutira joan behar. Plan xume bat familiarekin eta kito. Pasa den astean, ibilaldi txiki bat egin genuen, arnasa hartzeko besterik ez. Bidean asto bat aurkitu genuen, jendea ikusteko gogoz. Txikienek ogi-apurrak eman zizkioten barre-algara artean. Ondoren, Iraetan dagoen betiko merenderora joan ginen. Han, oilasko errea dastatu genuen: sendagaia baino hobea. Haurrak parkean eta oiloen artean ibili ziren zoriontsu. Etxera itzuli ginenean, nekaturik, baina pozik sentitu nintzen. Ez dago familiarekin partekatutako egun horien parekorik.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
