Bost urteko umeen elkarrizketak altxor hutsak dira. Haien irudimena, zintzotasuna eta barrea aire freskoa bezalakoak dira. Gai sakonak eta xelebreak nahasten dituzte naturaltasunez. Mundua ulertzeko duten moduak irakaspenak ematen dizkie helduei. Alabak eta biok asko hitz egiten dugu nire lanari buruz, eta duela egun batzuk bi munduak bat egin zuten: guk espero gabe, lagunari Aita Santua hil zela kontatu zion. Lagunak ea hori nor zen galdetu zionean, lasai asko, zera erantzun zion: “Nire amaren lankide bat”. Imajina dezakezue gure artean nolako barre algarak egin genituen.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
