Jai Alai
Jelosia
Ahizpen artean gertatzen diren jeloskortasunak normalak dira. Nire alaba nagusiak (5), lehenengo ezinegonak bizi ditu eta egoera ulertzeko zailtasunak ditu, bere ahizpa txikiak (11 hilabete), etengabe gure arreta behar duelako. Horrek bere emozioetan nahastea sortzen du, eta bere rola berriro ezartzea behar du. Garrantzitsua da emozio horiek kudeatzen laguntzea, ahizpen arteko elkarbizitza aberasgarria izan dadin. Beraz, gure lana bi alabak berdin maitatzea da, bakoitzaren beharrak ulertuz eta errespetatuz bien arteko inbidiak eta lehiak sahiesteko. Erraza dirudi, baina zein zaila den.