EUSKALDUNEN erdiak ere ez omen du euskal kultura kontsumitzen. Elkar fundazioak egindako azterketaren ondorioa omen goiburua. Ez zaigu gustatu. Are gehiago: min egin digu albisteak. Zizta existitu ere egiten zirenik ez genekin kinadetan.

Saiatu gara euskalduna zer den azaltzen, lurraldetasuna zer den gogorarazten, euskal kultura zer den zehazten, kontsumoaren bi aurpegiak ezagutzen, hau da, erosketa eta kontsumo edo erabilera erreala alderatzen? eta bai, portzentajeak aldatu egiten dira ukitu hauek guztiak eginez gero. Baina, hala ere, datuek min egiten digute.

Eta ez dago azterketa sakonegirik egin beharrik. Nahiko agerikoak dira erantzunak. Etxean bertan bizpahiru galdera eginda, hurrengo belaunaldiak argi hitz egiten dizu: euskaraz egiten den kulturak ez duela kutsu originala, tradizioari edo historiari lotuegia ageri dela, nagusiek egina dela nagusien gozamenerako, zenbaitetan kutsu politizatua duela, euskal produktuen publizitatea ez dela ikusgarria (ez dela ondo egiten), eta euskal kulturaz edo euskal produktuez hitz egiten zaienean, jatorria ezagutzeko, hiltzen ari den kulturari eusteko edo beste ohituren artean, hau ere kontuan hartu beharko luketela esanez egiten zaiela eskaintza.

Hau dena, arratsalde pasa etxera etorritako gazteei bi galdera eginez jaso-tzen du batek. Hogei urtetik beherako, ikastoletan ikasitako, EGA titulua duten eta euskal eremuan (hirian) bizi diren gazteen erantzunak dira.

Atera daitezkeen ondorio erraz ba-tzuk hauek lirateke: euskara erabiliz edo aplikatuz gozatzeko ekimenak sustatu behar direla. Komunikazio eta publizitate kanalak errotik aldatu behar direla eta euskararen balioaz (esan gabe) hitz egingo duten gazteak fitxatu behar direla bai estrategia berriak diseinatzeko, bai mikroen atzean jartzeko, bai euskal kulturaren aurpegia bestelakoa ere badela irudikatzeko.