norbaitek jan zuen ustea, lau haizeetara barreiatu zuena Kataluniako Gobernua desegin eta hauteskundeak deituz gero, ustez isila zen gehiengoak irabaziko zuela zioena. Jada inork gutxik aipatzen du Estatuko hedabide batzuek -atzealdean interes ekonomiko eta politiko nabarmenak dituztenak- nolanahi sartu nahi izan ziguten ziria. Kontua da, indar korrelazioa ia bere horretan manten-tzen dela... Bidean, ordea, neke handiz eraikitakoa ia ezerezean dago. Katalunia PPk, hots, indar gutxien daukan alderdiak gobernatzeko du; autonomia etenda geratu da... zenbait kargudun eta herri ordezkari kar-tzelan eta auzibideetan daude eta abar, beraz, agertoki ezin okerragoa!
Azken urteetan Estatuak erakutsi duen jarrera eta jazarpena kontuan hartuz, Kataluniako herri ordezkari batzuek hartu dituzten erabakiak ulertu, bai eta partekatu ahal badira ere, erabaki horiek baliagarriak izan ote dira burujabetzarako bidean urrats berri eta eragingarriak egiteko? Zintzoak bagina halakorik ez dela jazo aitortu beharko genuke. Inguruabar horretan, erantzukizunak dituztenek pentsatu behar dute orain arteko bidean, nazioartean inolako babesik eskuratu ez eta katalan gizartearen gehiengo zabal bat atzealdean ez duen batean, tematzea merezi duen.
Nago Kataluniako gaia Estatuan PP ahuldu eta Ciudadanos alderdia bultzatzeko erabiltzen ari direla, dela ustelkeria kasuei -beste alderdi batzuk ere zipriztintzen dituena- hauspoa emanez, dela alternantzia hori hurbil dagoela iradokitzeko inkestak egin eta argitaratuz -besteak beste, gizartean iritzi korronte bat indartzeko-. Ikuspegi horretatik, Kataluniako egoera denboran mantentzea ondo datorke, PP alderdia are gehiago ahultzea eta higadura areagotzea ekar ditzakeelako... baina ez dut uste Estatuaren habe ekonomiko eta politiko jakin batzuen arteko borroka horren emaitzak guri eta katalanei inolako mesederik ekarriko digunik. Aitzitik, atzerapauso berriak etor daitezke Ciudadanos bezalako alderdi batek politikaren erdigunea hartzen badu!
Irekitzen den aldi berrian, Kataluniako herri ordezkariek pentsatu behar dute etorkizunean zein urrats egin, haien interesei begira eragingarriena den agertokia zen den, hain zuzen. Alde bakarreko bideak eman du zezakeena: gatazka eta erakundeen ibilbidea etetea. Ondorioz, autogobernu erakundeak berreskuratzea, horien defentsa, erabakitzeko eskubidearen alde ahalik adostasun zabalena jostea, Estatuan aldaketa ahalbidetzeko indar ahalik gehien metatzea eta abar, lirateke aldi berrirako osagai berriak. Norberaren zilborrari begira, iragan hurbilean gertatutako injustizien gatibu, bere horretan, orain artekoan geratzeak ez dauka aurrerabiderik, nire uste apalean.
src="https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/statics/js/indexacion_Trebe.js">