Síguenos en redes sociales:

Hontzak eta Eliza

iDEIA kulturalen aztertzaile askok psikoanalisia erabiltzen du ikerketendako tresna gisa. Psikoanalisiak badakizue gure subjektutasuna, eta ondorioz gizartea, nola sortzen den azaldu nahi du. Psikoanalisian oso garrantzitsua da Aitaren Legea, alegia, aitak ezarritako debekua barneratzea eta barneratze horrekin gure Supernia eta gure Nia sortzea, gure kontzientzia moralaren trasuntu bat edo. Aitaren Legea gure barnean izateak ahalbidetzen du Trangresioa izatea, Aitaren Legea urratzea, alegia. Legerik gabe ez dago transgresiorik.

Aditu batzuek diote gure gizarte posmoderno-kapitalista-berantiarretan Aitaren Legearen debekuak ez duela fun-tzionatzen eta, ondorioz, ez dela transgresiorik. Nahiz eta batzuetan...

Hontzak Konpartsaren dekorazioa ken-tzera bidali zuen epaileak Ertzaintza apezpikuaren salaketaren ondorioz: Carnicerias Vaticanas leloa eta Kristo Gurutzefikatuaren erretratua gorputz atalak harakindegiko zatiak balira bezala seinalaturik. Interesgarrienak, ordea, ondoko komunikatua eta eztabaida izan dira. Hontzak Konpartsaren komunikatuak dekorazioaren ildo beretik jo-tzen du tonu umoretsuan elizaren baloreak gutxietsi, eukaristiaren performantzea haien dekorazioren pare jarri eta “sineskeria indibidualak ezin direla gizabanakoen eskubideen gainetik” azpimarratuz. Horrek jakina kristauen haserrea eragin du, Rafa Larreinarena barne, nola ez “demokratiko” izenondoa erabilita, eta La Razonena.

Eta eztabaidaren ondoren munduak oraindik psikoanalisiak deskribatu bezala funtzionatzen duelakoak lasai gaitzan Jainkoaren Lege horri kontra eginez gainontzeko txosnetan Kristo Gurutzefika tuaren harakindegiko irudi hori paratu dute debekuari kontra eginez. Horrela dena berdin gelditzen da Aitak, Eliza katolikoak, aita jarraitzen du, eta seme-alaba errebeldeek, hark ezarritako munduan kateaturik.

Zer gertatuko zen Hontzak-ek komunikatuan gaizki egin dutela eta barkamena eskatu izan balio apezpikuari, eta komunikatu hori konpartsa guztietan paratu izan balitz Kristo horren ordez?

Paradoxikoki Eliza Katolikoa izango zen txosnetako agintari, noiz eta txosnen pean dabiltzanei bost axola zaienean Eliza Katolikoak dioena, baita Eliza Katokikoa Erromakoa bera.