Meritua ezin uka dakioke PP alderdiaren presidenteari. Denbora bere interesen arabera kudea-tzen jakin du, gainerakoak ezintasunean eta barne liskarretan murgildu diren bitartean. Ez du etorkizunari begira egitasmo bat aurkeztu, ez eta ustelkeria kasuengatik erantzukizunik hartu beharrik izan... ez du premiarik! Baitaki aldizkatzea gertatzeko egiazko aukera egitura-tzea ezinezkoa dena. Ondo bidez, ustelkeria kasuak harago eta ekonomiak okerrera egin ezean, Ciudadanos alderdiari bozka eman zioten askok PP alderdiari botoa ematera bueltatuko dira, goizago ala beranduago... eta alderdi sozialista egoera ezin zailagoan dago. Zartatuta!
Gainera, ezkerreko aukera batek ezinbestekoa du sozialistak eta Podemos alderdikoak zelanbait bat etortzea, eta, asteburu honetako emai-tzak ikusita, ez du ematen aukera horrek mementoz aurrerabiderik izango duenik. Podemos alderdian herri-erakundeak aldaketarako tresna bainoago kaleko indarra erabiltzea nagusitu da... eta Andaluziako presidenteak alderdi sozialistaren buruzagitza hartzen duenean, are zailagoa izango da bi korronteen arteko elkar ulertzea. Ondorioz, gizartearen zati esanguratsu batek bere esperantzak eta proposamenak aurrerabiderik ez duela ikusiko du. PP alderdia luzaro izango dugu agintean. Sasi guztien gainetik zein azpitik!
Ezkerra krisi gorrian dago Espainian, Europan eta munduko beste lurralde batzuetan, garai bateko proposamen politikoak eta sozialak eguneratzen ez duelako jakin. Gauzak horrela, globalizazioaren, ekonomia krisiaren eta migrazio mugimenduen inguruabarrean, murru politikoak, ekonomikoak eta sozialak eraikitzearen aldeko muturreko mugimenduak indartu dira gehien. Espainian ez da mementoz halakorik gertatu, besteak beste, boterean dagoen eskuinak ordezkatzen duelako ondoen Europan indartuz doan joera hori.
Erabakitzearen aldeko aldarrikapenei itxitasunarekin erantzuten die... demokratikoak diren eskakizunak ezinean itoaraziz. Espainiako presidenteak denbora nahierara kudeatzen du, datozen hauteskundeek erabakitzearen aldeko indarrak ahuldu eta bestelako indar korrelazioa posible izango delakoan. Panorama horretan ia ezinezkoa suertatuko da Euskadirentzat estatus berri bat adostea, bai eta aurrera eramatea ere... bada eustea tokatzen da, gizarte zibila indar-tzea, askotarikoen artean lankidetza eremuak eraikitzea... baldintzak daudenean are indar-tsuago agertzeko eta egokitasunez baliatu ahal izateko.
src="https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/statics/js/indexacion_Trebe.js">