EGUNA du diabeteak ere urte oro. Ez ditut gogoko urteko ia egun guztietan zerbaiti buruz ospatzen diren egunak. Gogoratzea iruditzen zait ospatzea baino egokiago, beti edo gehienetan zerbait negatiboa adierazten dutelako. Negatiboa edo hobetu beharrekoa gutxienetik, gaiak ikerketa behar duelako, eguneroko zaintza ez delako ondo egiten edo dagokien agintari, erakunde edo delakoei aldarri egiteko. Aurtengoan, Bilboko La Salveko zubiaren eskailerak gora aritu dira, Everest munduko mendi garaienaren zortzi milatik gora metroak sinbolikoki alderatuz eskailera horietan ariketa fisikoari garrantzia emanez, batik bat.
Ehunka gizaki abiadura bat edo bestean zurubian gora eta behera. Eritasun hau, tamalez, ez delako zahar edo adinduena soilik. Ezagutzen ditut ume umetatik gaixoa jasatzen dutenak. eta haiek behar duten arreta eta ardura. Ordu gutxioro glukosa neurria hartu, honen arabera insulina txertatzeko. Edozein jolaseko zauri txikiak duen inportantzia edota goizetik gauera behar? ?duten? ?elikadura.? ?Etxean? ?holakorik? ?dituztenek? ?dakite? ?benetan? ?hori? ?zer? den.
Hitzaldiak ere izan dira han hemenka, erituok ernatzeko edo zurtzeko, bere burua zaintzeko gogoratuz, batetik, egunero jan eta edaten dugunak zein garrantzia duen hesteetan pilatzen ditugun gantzetan, gogora araziz odolari bideak hestutzen zaizkiela, bihotza gero eta gehiago behartuz eta askotan neka araziz. Ondo dakigun edo jakin beharko genukeen arren, hizlariak behin eta berriro ekiten diote diabetea eraile isila dela, minik ez duela ematen, ez dela nabarmen sentitzen eguneroko bizitzan baina egunez egun, odolaren bide horiek itxiz, gure bizi? ?mugak? ?urritzen? ?dituela.
Ba dirudi, gure gorputzaren onura eta kalte guztiak ahotik sartzen direla, jan edanetik, elikaduratik alegia. Guztiak ez, tabako erretzeari ematen dioten erru edo garrantzia ikusiz. Ez ditut zenbaki edo portzentaiak gogoratuko baina edozein ikaratzekoak dira. Ez naiz erretzaileen aurkako militantea sentitzen baina ezin dut isildu, duela 14 urterarte, egunean 60/70 zigarreta erretzen nituela eta harrezkero ez dut bat bera ere piztu. Eta, hortaz, harro eta? ?pozik? ?nago.