Urtean zehar aurre-denboraldia, denboraldia, askotariko futbol partidak, esamesak, adierazpenak, jokalarien fitxaketak, salerosketak eta abar. Kirolaren eremuan ia dena futbolaren inguruan jira eta bira ari da, hainbatetan gogai-tzera iristeraino. Halakoetan, zein erraza izaten den talde handien, aurrekontu handiak dituztenen, izar handien gerizpera hurreratzea, jakin-mina piztuz, bai eta ospakizunetarako motiboak izanez ere. Nik, ordea, harriduraz ikusten dut Eibar futbol taldearen partidaren bat. David Goliaten aurka arituko balitz bezala ikusten baitut jarduten duenean, txikitasun horrek egiten duela inor baino handiago, are esangura-tsuago.
Zein zaila izaten den ikusezin bilakatzen diren kirol-jardueretan ibiltzea, publizitate, telebista, laguntza, jarraitzaile zein bestelakoen arreta pizten ez dituztenetan aritzea... eta, inori ezer kendu gabe, batez ere halakoek dute meritua, nire ustez... eta horrelakoak kirol modalitate berean ere gertatzen dira. Gizon eta emakumeen arteko desberdintasuna horrelakoetan ere nabaritzen da eta. Gizarteetan aldaketak ez dira bizkor gertatzen. Gauzak horrela, gure artean egongo dira futbola bezalako kirol-jarduerak gizonezkoen kontu soil direla uste eta emakumezkoek etxeko zereginetan ez besterik jardun beharko luketela pentsatzen dutenak -esatera ausartzen ez diren arren-. Bada... emakume bakoitzak, gizonezko bakoitzak bezala, erabaki dezan nola bizi, norekin bizi eta non inbertitu behar duen bere denbora, bere-berea baita.
Gizonezkoak txapeldunak balira inork ez luke ditxosozko gabarra atera behar ote den eztabaidatuko. Txapelketa eraman dutenak emakumeak direnean, aldiz, orduan datoz komeriak, zalantzak eta eztabaidak! Non gelditzen da hainbatetan aldarrikaturiko berdintasuna? Batzuek jarraitzaile, diru, babesle eta abar gehiago mugiarazteko gai direla... eta zer? Batzuek milioiak irabazten dituzte emakumeek milaka euro ez besterik jaso-tzen dituztenean... eta eskupeko hori esfor-tzua eta egiten duten ahalegina orekatzera ere ez da iristen. Gizonezkoak futbolaren kontura bizi daitezke, emakumeek halakorik egiterik ez dutenean, bizimodua bestela atera beharrean aurkitzen diren bitartean.
Nago gure gizartean ahalegin handiagoak egin behar ditugula berdintasuna benetakoa izan dadin. Baldintzetan ezin bada -momentuz?-, eginikoa azpimarratzera eta goraipa-tzera bideraturiko ekintzetan, gizarteak merituari begiratu diezaion sexuari bainoago, ekinari, sakrifizioari eta baloreei diruari baino gehiago... berdinkidetzat hartuko gaituen gizarte baten noranzkoan.
Bai nik txapela kentzen dut txapeldunen ai-tzinean, harro egoteko modukoa delako lortu duten balentria, erakutsi duten konpromisoa... gabarra lehorrera lotuta edota kontrako korrontean ibili arren.
src="https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/statics/js/indexacion_Trebe.js">