Gallia Amaiera ederra eta hunkigarria emondeutso Athleticek 2015-2016 denboraldiari. Bederatzi hilabete ta erdi eta hirurogei ta bi partidu igaro ostean, Ernesto Valverderen taldeak ondo merezitako atsedena hartzeko aukera dauka. Athleticek denboraldi bikaina egin dau, lehiaketa guztietan maila ona emonda. Superkopako titulua eskuratu, bosgarren postua ligan, Europa Leaguekofinal-aurrekoen atera iritsi eta Bartzelona estutu Kopan. Ezin jako askoz gehiago eskatu talde honeri. Egia esateko, ez dakit bere benetako neurrian baloratzen dogun Athleticek egindakoa. Arinegi ahaztutendoguz orain dala urte gitxi batzuk bizi izandako une latzak.
Arratsalde biribila gertatu zan zapatu arratsaldekoa. Athleticek ez eukan bere eskuetan sailkapeneko bosgarren postua eskuratzea. Zuri-gorriek irabazi egin behar eben eta Atletico Madril eta Celtaren arteko partidura begira geratu. Egia esateko, bosgarren edo seigarren geratzeak ez eban aldatu behar denboraldiaren ganekobalorazinoa. Jai giroa zan nagusi San Mamesen, batez be, Carlos Gurpegiren azken partidua zalako elastiko zuri-gorriagaz eta zaleek ondo baino hobeto merezitako agurra eskeini gura eutsien Andosillakoari. Ospakizunak ospakizun, Athleticek hiru puntuak behar zituan bosgarren postua eskuratzeko eta Aritz Adurizek biribildu egin eban bere denboraldi bikaina eta gol bi sartuta bideratuta itzieban Athleticen garaipena. Berrogeita hamazortzi gol sartu dauz Athleticek ligako partiduetan eta hogei Adurizenak izan dira. Atara kontuak.
Bigarren zatian ez zan gauza handirik aldatu San Mamesen. Bai, ostera, Vicente Calderonen, Atleticok gol bi sartu eta Celta puntu barik itziebalako. Bosgarren postuan amaituta, Valverderen gizonek atsedenaldi luzea eukikodabe eta bete betean ekingo deutse Liga txapelketeari Europa Leagueko aurrekanporaketak jokatzeak dakarren zamea lepo ganetik kenduta.
Sevillari irabaztea garrantzitsua izanda be, beste arrazoi bategaitik sartu da partidu hori Athleticen historia aberatsean. Carlos Gurpegi Nausiak azkenengoz jokatu eban Katedralean eta bertan bildutako zaleek agur berezia eskeini gura eutsien hamalau denboralditan Athleticen alde gorputz, arima, sudur eta belaun emon dituen jokalariari. Egunotan, laudorioak baino ez doguz irakurri, entzun eta ikusi Carlos Gurpegiri buruz. Guztiak ondo merezitakoak. Athleticeko agintariek beti azaldu dabe, klub honek estilo berezia daukala, gure estiloa. Ba, baten batek laburbiltzen badau estilo hori Carlos Gurpegi da. Pertsona zintzoa, zabala, bihotz onekoa. Gurasoek irakatsitako baloreak ondo sustraituta dituen giza semea. Athleticen lanean jarraitzeko eskeintza egin deutso Josu Urrutia presidenteak Carlos Gurpegiri baina oraindik ez dabe zehaztu zein izango dan honen betebeharra. Garbi daukat, Gurpegi Lezaman bertan geratu behar dala, harrobian dagozan gazte eta umeekaz lanean. Izan be, Gurpegi eredurik onena da harrobiko jokalarientzako, zelai barruan zein zelaitik kanpo. Gurpe, behar zaitugu.
Bilbao Athleticek bigarren B mailan jokatuko dau hurrengo denboraldian. Kuko Ziganda eta bere mutilek ezin izan deutsoe eutsi bigarren maileari ligako partidu gehienetan joko ona erakutsi arren. Edozelan be, eta harrobiko taldeetan emaitzak barik jokalariaren garapena bilatzen dalakontutan izanda, Bilbao Athleticek egindako denboraldiaren balorazinoa positiboa dala esan geinke jokalari gehienak nabarmen hazi diralako. Ez dakit zeerabagi hartuko dauen Zigandak datorren ikasturterako baina Lezamatik alde egitea erabagikobaleu galera izugarria izango litzateke.
Ezin amaitu emakumezko taldeak Zubietan lortutako garaipena goraipatu barik. Lau urrats baino ez jakez geratzen liga txapelketea eskuratzeko. Azkenik,domekan jende gitxiegon zanLezaman gazteen kopako partidua ikusten. Hantxe dago Athleticen etorkizuna.