Athleticek Europa mailako txapelketa baten jokatuko dau datorren denboraldian, hirugarren urtez jarraian. Lorpen itzela Athletic lako talde batentzat. Ernesto Valverderen eskutik, zuri-gorriek Superkopako titulua eskuratu dabe, Txapeldunen Ligarako zein Europa Leaguerako sailkatu dira eta Kopako finala jokatu dabe azken hiru denboraldiotan. Athletic zaleok ezin dogu gehiago eskatu gure anbizio maila oso handia, sarritan handiegia izan arren eta merezi dauen neurrian baloratu behar dogu taldearen ibilibidea. Athleticek egonkortasuna eskuratu dau Valverderen eskutik eta maila ona emotendau urtero oztopo guztien ganetik.
Levanteren zelaian luzapenean Mikel San Josek sartutako golari esker ziurtatu dau talde zuri-gorriak Europarako txartela. Valen-tzian jokatutako partidua inor gitxik gogoratuko dau, norgehiagoka aspergarria izan zalako. Garbi dago -Valverdek berak esan ebanAtleticoMadriden aurkako lehiaren atarian- partidu bat irabazteko ezinbestekoa dala ondo aritzea area bietan. Sendo norberaren atzealdean eta zital eta eraginkor aurkariaren ate aurrean. Ba Athleticek okerreko bidea hartu ebanCiutat de Valencia estadioan. Zuri-gorriak ez ziran gauza izan sailkapeneko azkenaren atean arriskurik sortzeko eta atzealdean be, makal ibili ziran aurkaria geratzeko. Ondorioz, Levantek aurrea hartu eban markagailuan Athleticeko atzelarian ezina baliatuta. Bigarren zatian gauzak ez ziran askorik aldatu eta markagailua orekatu beharrean, etxeko taldeak bigarrena sartu eban zoritxarreko jokaldi baten. Gauzak oker hasten diranean oso gatxa da zuzentzea.
Valverderen gizonek, ostera, ez eben amore emon eta partidua orekatzea lortu eben azken minutuetan. Norgehiagoka zelan joan zan ikusita, pozez ganezka amaitu genduan, puntuak urrearen balioa daukalako. Kontua da, azterketa objetiboa eginda, Athleticek aukera bikaina galdu ebala hiru puntuak eskuratzeko aurkari makal baten aurka. Taldea nekatuta dago, eguerdiko 12ak ez da ordurik onena jokatzeko eta are gitxiago Valentzian, zelaia oso gogor egoan eta abar. Hori guztia egia da, baina Athleticek irabazi egin behar eban.
Badakit jokatu ezinik dagozan jokalariak aitatzeak ez dauela ezer aldatuko baina argi eta garbi geratu da -aurretik be garbi egoan- Aduriz barik Valverderen taldeak indar asko galtzen dauela erasoko jokoan. Borja Viguerak aukera bikaina eukidau azken hiru partiduetan lehen mailako jokalaria dala erakusteko baina errioxarrak ez dauazterketea gainditu. Athletic herren ibili da aurrealdean eta Aduriz behar dau Ligako azken txanparako.Vigueraren ekarpena oso makala izan da baina ezin esan Susaeta, Muniain edo Williams be ondo ibili diranik.
Kontuak kontu, hiru partidu geratzen dira liga txapelketea amaitu eta denboraldiari agur esateko. Athleticek bere eskuetan dauka sailkapeneko bosgarren postuan amaitzea. Txapeldunen Ligarik ez dot aitatu gura, prentsa aretoan lehiaketa hori aitatzen dan bakoitzean hurrengo partidua galdu egiten da-eta. Zuri-gorriek partidu bi jokatuko ditue San Mamesen, Celta eta Sevillaren aurka, eta Insular estadioan ezer jokoan ez daukan Las Palmasen aurka. Hiru partiduak irabazita, Valverderen taldeak bosgarren postuan amaituko dau. Esango neuke, etxeko partidu bietako sei puntuak eskuratuta be nahikoa izango litzatekeela. Ez da ahaztu behar Celtak Vicente Calderonen jokatuko dauela ligako azken partidua. Liga amaierea oso erakargarri dator. Valverdek, aspaldiko partez, astebete osoa dauka Celtaren aurkako partidua prestatzeko eta jokalariak ondo errekupera-tzeko. Domeka eguerdiko norgehiagoka erabakigarria da eta zuri-gorriek ezin dabe huts egin. Zaleriak bez.
Bilbao Athleticek galdu egin ebanbarriro baina Zigandaren mutilen jarrerea harro egoteko modukoa da, txapela kentzekoa. Jaisteko zorian egon arren ez dabe inoiz amore emoten. Bestetik, sei final geratzen jakoz emakumezkoen taldeari Ligea irabazteko. Bide onetik doaz.