Liga txapelketea aurrera doa eta puntuen garrantzia biderkatu egiten da jardunaldiek aurrera egin ahala. Partidu guztiak garrantzitsuak dira oso, eta batzuk erabakigarriak be bai, lehiaketea amaitzeko hamabost jardunaldi jokatzeko geratu arren. Vila-realen aurkako lehia irabazi beharrekoa zan laugarren postua eskuratzeko borrokan sartu gura dauen Athleticentzat. Ernesto Valverderen gizonek, ostera, ez eben azterketa gainditu eta ez ziran gauza izan urpekari horia hondoratzeko. Entrenatzaileak kiroltasunez onartu eban legez, bardinketea bidezko emaitza izan zan. Kontuak kontu, zuri-gorriek hamar puntura daukie sailkapeneko laugarren postua eta berrogeitabost puntu geratzen dira jokatzeko. Taldea buru belarri dago sartuta Europarako sailkatzeko lehian baina Txapeldunen Ligarako azken postua garestiegi ipini jako.
Talde on bi izan ziran aurrez aurre zapatuan San Mamesen baina eskeinieben ikuskizuna ez zanbapebape erakargarria izan ikusleentzat. Asko egoan jokoan zelaian eta igarri egiten zan. Borroka itzela zelai erdian eta inork ez ezeban arrisku handiegirik hartu gura, lekua galdu eta ezustekoren bat izan barik. Ernesto Valverdek Vila-realen aurka jokatu aurreko prentsaurrekoetan beti azpimarratu dauenlez, Marcelinoren taldea oso ondo egituratuta dago. Jokalari bakoitzak oso ondo daki zer egin behar dauendefendidu zein erasotu behar dabenean. Ez da kasualitatea talde horia sailkapeneko laugarren postuan egotea hurrengoari zortzi puntu kenduta.
Athleticek ezin izan eban irabazi Vila-realen aurkako partidua garaipenerako bidea oztopoz beterik aurkitu zuelako -aurkariak gauzak gatx ipini eutsozan- eta aspaldiko partidurik makalena egin ebalako San Mamesen, erasoko jokoari jagokonez batez be. Zuri-gorriak ez ziran gauza izan Marcelinoren taldearen egitura defentsiboa hausteko. Ez eutseen minik egin horiei. Oso eroso ibili ziran Areola eta enparauak Aduriz, Susaeta eta Williamsen aurrean.
Ernesto Valverdek ezohiko atzealdea zelairatu eban, Lekue eta Boveda jarrita Balenziaga eta Laporteren alboan. Egia esateko, atzealdeakpolittofuntzionaueban, jokaldi pare baten Denis Suarezek Lekue zoratu egin eban arren. Athleticeko entrenatzaileak baina, ez eban arriskatu gura izan erdialdetik aurrera eta San Jose eta Eraso ipini ebazan Beñaten inguruan eta ohiko hirukotea aurrealdean. Arratiako erdilaria ahalegindu zan bere taldearen erasoko jokoa elikatzen baina lan nekeza da jokalari bakar batentzat. Valverdek ordezkoen aulkian itxi eban Ander Iturraspe eta berretsi egin eban San Joseren aldeko apostua, talde orekatua lortzeko asmoagaz. Etxean jokatuta eta aurkari zuzen baten kontra, irabazi beharreko partiduan, entrenatzaileak ez eban arriskatu gura izan. Ander Iturraspek aberastu egiten dau taldearen erasoko jokoa baina entrenatzaileari gehiago gustetanjako San Joseren ekarpena. Beste alde batetik, onartu beharra dago taldeak igarri egiten dauela Raul Garciaren hutsunea, Erasoren lan eskerga ikaragarria izan arren. Horregaz batera, Iker Muniain ez dago ondo eta taldeak faltan botatendau jokoari emotendeutson bertikaltasuna eta zorroztasuna. Minutuak behar ditu. Eta datorren zapatuan Santiago Bernabeura. Urtero errepikatzen dotenlez, gauza gehiegi gertatzen dira coliseum zurian punturen bat urratzeko.
Ezin amaitu zorionik beroenak emon barik bigarren mailako basmortuan oasi bat aurkitu daben Bilbao Athleticeko jokalari eta teknikoei. Ez dabe inoiz amore emon eta Mallorcan lortutako hiru puntuek indar itzela emongodeutsegoranzko bideari ekiteko. Eta datorren domekan, Kepa Arrizabalaga lagunaren atea zulatu beharko dabe Valladolidi irabazteko.