IRRIBARRE bategaz agurtu genduanurte zaharra Athletic zaleok gabonzahar bezperan Balaidosen irabazi ta. Urte barria, barriz, uste baino makalagohasi dogu. Athleticek huts egin ebanazken jardunaldian San Mamesen. ErnestoValverderen taldeak aukera bikaina eukangorantz egiteko sailkapenean, eta, bai, posturenbat aurreratu eta Europa Leaguekolekuetan sartu arren, zuri-gorriek puntu bigaldu ebezan Las Palmasen aurkako partiduan.Lehen itzulia amaitzeko jardunaldibakarraren faltan, garbi dago ?edo nikbehintzat garbi daukat? sailkapeneko laugarrenpostua eskuratzea dala Athleticenhelburu nagusia Liga txapelketari jagokonez.Horretarako, baina, ahalik eta puntugitxien galdu behar dira San Mamesen etaare gitxiago sailkapeneko azken postuetakotaldeen aurka. Kontuak kontu, Las Palmasenaurkako norgehiagoka irabazibeharrekoa zan eta zuri-gorriak puntubakarragaz geratu ziran. Edozelan be, garbiesan behar da ?Valverdek partiduaamaitu ostean esan eban legez? QuiqueSetienen taldeak ondo merezita eskuratuebala puntua Katedralean. Valverdek iragarrieban lez, Kanaria handikoa futboleanjokatzen ahalegintzen dan taldea da. Horibai, San Mamesen denboraldiko partidurikmakalenetarikoa egin arren, zurigorriekezin deutsie garaipenari ihes egitekoaukerea emon, puntuak hain garrantzitsuakizanda eta partidua amaitzekozortzi minuturen faltan irabazten joanda.Erasoko jokoan nagusitu ez arren, atzealdeanbe sendotasun faltea erakutsi ebengol bien jokaldietan. Patroi barik ekin eutsan Athleticek txapelketakohamazortzigarren jardunaldikopartiduari. Beñat Etxebarria zigortuta,Ernesto Valverdek Mikel Ricoren aldekoapostua egin eban hamaikakoan Arratiakoarenhutsunea beteteko.
Esan beharrik ez dago, Rico eta Beñatenezaugarriak erabat ezbardinak dirala.Arrigorriagakoaren jarduna aurkariarenjokoa haustera eta oztopatzera dago bideratutabatez be. Igorrekoak, ostera, taldearenerasoko jokoa zuzentzen dau, baloipiloa berreskuratzeaz ganera. Valverdekinork baino hobeto daki zelan dagozan taldekojokalari guztiak eta eskubide osoadauka berak uste dauena zelairatzekohasieratik edo aulkian izteko. Domekakopartiduan, baina, eta Beñat Etxebarria harmailetanegonda, San Jose eta Rico zelairatutaRaul Garciaren atzetik, taldea umezurtzgeratu zan erasoko jokoa sortzeko orduan. Entrenatzailea bera bekonturatu zan eta ordu erdirakoberoketa saioak egiten ipini ebanAnder Iturraspe. Bigarren zatianzelairatu eban Abadiñokoa bainaordurako Las Palmas nagusi zanerdialdean. Entrenatzaileakontserbadoregi agertu zan zelaierdia osotzeko orduan, are gehiagonorgehiagoka San Mamesenjokatuta.
Arnasa hartzeko asti barik, Kopatxapelketako kanporaketako joanekopartidua jokatuko dabelehoiek bihar San Mamesenezohiko ordutegian, eguerdiko12etan. Balio itzela dauka biharkonorgehiagokak. Ezinbestekoa daemaitza ona lortzea itzuliko partidurabegira baina horregazbatera be oso garrantzitsua dabide onera itzuli eta sentsazinoonak berreskuratzea. Garbi dagoVila-real izango dala aurkarinagusienetakoa sailkapeneko laugarrenposturako eta Athleticekerakutsi behar dau ez dala Marcelinorentaldea baino makalagoaeta gauza dala Kopatik kanpoizteko. Horrek, jakina, indar itzelaemongo leikio Valverderen taldeariLigako lehiaketara begira.
Olatu asko eta handiak jatorkozValverderi datozen egunetan:Vila-real, Sevilla, Vila-real etaBartzelona. Patroiak asmatu eginbeharko dau trainerua zuzeneroaten, trabestu barik. Taldehonek erakutsi dau edozeinaurkariri aurre egiteko gauzadala eta itxaropentsu egon gaitekez.Urte barri on!