GARAIPEN ona, erosoa eta garrantzitsua eskuratu eban Athleticek Gijongo Sportingen aurka. Ona, Ernesto Valverderen gizonek joko bikaina erakutsi ebelako. Erosoa, partiduaren lehen zatian kenduta, talde zuri-gorria goitik behera nagusitu jakolako aurkariari. Eta garrantzi- tsua, hiru puntuei esker Athleticek jauzia emon dauelako sailkapenean eta dagoenekoz puntu bira dituelako Europarako txartela eskaintzen daben postuak. Kontuak kontu, partidu biribila izan zan eta sentsazio onak emoteagaz ganera, talde zuri-gorria puntuak eskuratzen hasi da. Sendo atzealdean eta zorrotz eta zital aurkariaren ate aurrean, etorkizunari begira itxaropentsu egoteko arrazoiak emoten deuskuz Valverderen taldeak. Gaur egun ez dago zalantzarik ekipoaren ahalmenaren inguruan.

Lau partidu kateatu dauz Athleticek Ligan galdu barik. Bardinketa bi, Anoetan eta Riazorren, eta garaipen bi San Mamesen Valentzia eta Sportingen aurka. A Coruñako Deportivoren aurka puntu bi galdu ostean Oscar de Marcosek esan eban legez, etxeko partiduak irabazi eta etxetik kanpo bardinduta, taldea Europarako postuetan sailkatuko da. Egia esateko, ia gogoratu be ez dot egiten zein izan zan Athleticen azken partidu txarra. Holandan izan zan, bai, AZren aurka eta orduan Valverdek goitik behera aldatu eban hamaikakoa. Laporte kenduta, Herbereetan hasieratik jokatu eben gizonak ez dira titularrak. Entrena- tzaileak bere gustoko hamaikakoa aurkitu dau eta badaki ondo funzionatzen dauela. Beste hiru partidu -gitxienez- geratzen dira jokatzeko Europa Leaguen baina garbi dago Valverdek aldatu egingo dauela bere jokabidea eta ez dauela hainbeste aldaketa egingo taldean.

Athleticen loraldi honetan ez da erreza gizon bat goraipatzea. Aritz Adurizen lana eta golak erabakigarriak dira. Aurrelaria sasoi betean dago eta bere kirol ibilibideko gailurrean dagoala esan geinke. Adurizek, baina, lagun- tza ikaragarria dauka inguruan: Susaeta eta Williams hegaletan eta Raul Garcia apur bat atzerago. Williamsen bizitu egin dau zuri-gorrien erasoko jokoa eta Susaetarik onena berreskuratu dogu. Hegaletako jokoa berreskuratu dau Athleticek. Raul Garciak ez gaitu ezustean harrapatu eta egunetik egunera hobeto jokatzen dabil. Hiruren artean -De Marcos hasi eban jokaldia- San Mamesek azken denboraldietan ikusi dauen gol landuenetako bat sortu eben Sportingen aurka. Atzerago joan da, taldearen lema bikain daroan Beñat aurkitzen dogu. Itzel dabil arratiarra, aurrerantz zein atzerantz, eta golak sartzen be hasi da. Ezin deutsagu gehiago eskatu. Horretarako ekarri genduan Sevillatik. Ezin ahaztu San Jose. Zaratarik egin barik lan garrantzitsua egiten dau atzealdeko lerroa eta Beñaten arteko tartean. Azkenik, atzeko laukotea be gero eta sendoago dabil.

Athletic sasoi betean dago eta azken partiduetako bidetik jarraitu behar dau hurrengo asteetan. Betis, Partizan, Espanyol, Granada, Ausburg, Rayo, Malaga eta AZ daukiez zain zuri-gorriek. Irabazteko moduko partiduak guztiak.