ERNESTO Valverde ez dagogustura zelaian ikustendauenagaz. Liga txapelketakozortzi jardunaldi jokatuostean, Athleticeko entrenatzaileakez dau lortu berak gura dauena.Talde zuri-gorria ez da bloke sendoa,ez dauka jokatzeko modu edoestilo jakin bat eta aurrealdean arazogehiegi ditu gol aukerak gauzatzeko.Ondorioz, Valverde etenbakobilaketan dabil taldeak funtzionatudagian. Orain arte ikusitakoarenarabera, ez dau bere helburua bete.Entrenatzailearen hutsa izan daiteke,bai, baina garbi dago jokalariekbe ez dabela askorik lagundu, etxetikkanpoko partiduetan batez be.
Granadako hondamendiarenostean, ezinbestekoa edo beharrezkoazan aldaketak egitea hasierakohamaikakoan.Valverdek aldaketa“logikoa” egin eban atzealdean,Laporte ezkerretik kendu erditikipinteko eta Saborit zelairatu ezkerhegaletik. Aurrealderako hartueban erabagia ausartagoa izan zan:Aduriz kendu eta De Marcos jarriaurrelari lez. Erdialdea, ostera, ezeban ikutu eta Rico,Beñat eta Herrerakhasieratik jokatu eben Valentziarenaurka. Egia esateko aldaketekez eben ezer onik ekarri taldearenjokora. Laporte ez da laterala, ez,baina gaur egun Enric Saborit heldubarik dago lehen mailan jokatzeko.
Ganera, defenditzeko orduanbere aurretik Iker Muniainbadauka, garbi dago aurkariekAthleticen ezker hegala bilatukodabela erasoak egiteko. Ea atsedenaldihonetan Balentziaga errekuperatendan.
Athleticeko erdialdeak burukominaksortzen deutsaz Ernesto Valverdek.Jokalari onak ditu hiru postuhorreetarako ?Iturraspe,Moran,Rico,Beñat, Herrera eta De Marcos?baina ez dau aurkitu konbinazinoegokia. Traineru baten ez da nahikoaarraunlari indartsuak eukitea.
Entrenatzaileak asmatu egin behardau bakoitza bere tostan ipintekoorduan eta ontzia orekatzekoorduan. Teorian, Rico, Herrera etaBeñatek osaturiko lerroak fidagarritasunhandia eskaini beharkoleuke. Errealidadeak, ostera, kontrakoaerakutsi deusku. Herrera osomakal dabil.Baloi piloa galtzen daueta ez dabil fin taldearen erasokojokoa sortzeko orduan. ValverdekIturraspe eta Rico batera zelairatuzituan Valentziaren aurkako partidukoazken zatian. Bikote horretatiketorri daiteke taldeak behardauen orekea, Beñat aurretik dala.Oscar de Marcosek be burukominaksortzen deutsaz entrenatzaileari.
Valverdek hamaikakoan sartugura dau haren errendimendua itzeladalako baina ez daki non kokatu.Domekan hiru lekutan jokatu eban.Zalantzak argitzeko bidean, Valentziarenaurkako partiduak argi itxideusku DeMarcosen lekua ez dagoalaaurrealdean. Kontua da, aurrealdeanjokatzen dauana, Aduriz, ezdabilela bape-bape fin. Kike Solalesionauta,Valverdek ez dauka alternatibagarbirik postu horretarako.
Zalantzaz beteriko lapiko honetan,Iker Muniainen errendimendua faltajaku. Liga txapelketari ondo ekinarren, nafarra trabestu egin daazken partiduetan. Bide onera itzulidaitela lehenbailehen.
Aurreko guztia irakurri ostean,nork esango leuke Athletic sailkapenekoseigarren postuan dagoala,hamahiru puntugaz, bosgarrenagazbardinduta. Egoera honek emotendauen nasaitasunagaz jarraitubehar dau taldeak bere etenbakobilaketea. Hurrengo asteburukoatsedenaldia ederto etorriko jakoahalegin horretan. Ganera, zalantzabat argitu da azken jardunaldietan:Gorka Iraizoz sendo dabil ateaneta eztabaida guztiak baztertutageratu dira taldearen onerako.