Always late
ERRAZENA da ideiak argi dituenari eta horretarako bidea egin nahi duenari, ezetz esatea. Badaezbada ere. Ez bedi nire ipurdia munduaren argitara bistan gelditu.
Kataluniako 400 kilometroko giza-kateak hartutako ilusio eta indar kolorea ez da guztien gogoko izan. Batez ere, katea nola apurtu ez dakitenentzat. Horregatik da errazago esatea, etxean gelditu direnen eskubideak gordetzea dela gobernuaren zeregina. Etxean gelditu diren guztiak Botella andrearen hitzaldia entzun eta asebeteta gelditzeko zain baleude bezala.
Bada herritarrik bere herriaren berezitasunak zeintzuk diren di-da batean esaten dakiena. Hangoa edo hemengoa izateagatik harro sentitzen dena. Eta harrotasun hori erakutsi ez ezik, bere koloreak defendatzeko kalera ateratzeko prest dagoena.
Badirudi beste batzuentzat hau guztiz logika gabea dela. Eta beraien hizkuntza ederra (kasu honetan, gaztelania) alde batera utzi eta Argentinatik munduari ingelesez hitz egitea hobesten duena "Madrid is fun" esanez. Batzuek jaso dituzte atzerritik mezuak "you are not going to change" esanez, edota "I was right, you´ll always be late; things don´t change so easy".
Botella andrearen hitzaldiak atzerriak Espainiari buruz dituen klitxeak errotu baizik ez ditu egin. Hemengo produkzioaren % 70tik gora atzerriratzen duten enpresek txantxa askori erantzun behar izan diote aurreko aste honetan. Eta sabelari eutsi, Botella andrearen edota Sainz de Santamariaren hitzekin bat ez datozenek.
Horixe errazena. Zer izan nahi duen dakienari, ezin duela esatea; "ni, gutxienez, handiagoa izan nadin". Ulertzen zaila dena zera da: zertarako izan nahi duen Espainiak "bat" eta handia, ez badaki esku artean duenari etekinik ateratzen. Gibraltarreko aferari amaiera ematen zaionean (hala gertatzen bada), berriro handiak direla sentituko dute.
Hau martxa!