Síguenos en redes sociales:

Tertulia demokratikoak

SEGURU aski zutabe bat ez da lekurik egokiena iritzilogoen kontra aritzeko guri ere denari buruzko iritzia izatea eskatzen zaigulakoz baina aspaldiko boladan tertulia kide ba-tzuen nonahikotasuna -maiztasunaren ondorioetako bat da bakantasuna- goia jotzen ari da. Batzuk-batzuk noizean behin agertzen badira ere, beste batzuk ia kate eta programa askotan ereiten dute euren iritzi gora. Ernesto Ekaitzerek, Paco Marhuendak -La Razón egunkariaren zuzendaria-, Eduardo Indak- -El Mundokoa-, Antonio Perez Henares Txani-k -lanbidez espainolazoa-, Esther Palomerak, Alfonso Rojok berdin botatzen dituzte iri-tziak Al Rojo Vivon(Lasexta), Las Mañanas de la Cuatron(Cuatro), El gran debaten (Telecinco) edo Ana Rosaren goizeko programan, aniztasuna akuilu, segur aski.

Batzuekin besteekin baino konformeago egon banaiteke ere, beti betikoak aritzeak bizi gaituen pentsamendu bakarraren seinale ez ote den galdetzen diot nire buruari. Goian aipaturiko horietako inork - ezkerrekoek bere ADNean eraman beharko lukete- ez du gauzak alda daitezkeeneko arrastorik ñabarrena ere erakusten. Inork ez du itaun-tzen, demagun, sistemak goia jo eta porrot egin duen, edo gauden atakatik ateratzeko haztea (noiz arte?) ote den egin beharrekoa. Areago batzuk horrelakoren bat azalaraz lezakeenari "antisistema" izatea aurpegiratuko liokete, eta ohikoa denez etar terroristen infernura kondenatu.

Eta hala ere gustatu egiten zaizkit tertuliak, berdin irrati zein telebistan. Elkarrizketa kide bakoitzak erabiltzen dituen estrategiak, gizalegearen arauen urratzeak, errepikapenak, ezinezko elkarrizketa bakoitzak bere lubakitik mintzatzen delakoz, hainbat argudioren falazia, beltza zuria dela konbentzitzeko egindako ahalegin alferra, ironia (bakanetan).

Hemendik lau mendetara edo garai hauen azterketa egitean historiagileek seguru aski Mendebaldeko Demokraziak beste sistema politiko justuago bat sortzeko ezintasuntzat ustezko aniztasunaren azpian ideia bakarra zegoelako froga erakutsiko dute: oro zen Demokrazia, eta soilik Demokrazia.