INGELESERA hori dio behintzat, atzo hasi eta, lau egunez Bilbon izango diren 60 kontzertu edo jardunetik gorako egitarauari. Benetan live beharko izan hainbat mila gazte Kobeta mendi aldera hurbilduko duen erabateko programa. Nola esan ez, den tokian izanda, Bilbo lau egunez rockaren munduko kapitala izango dela. Zerbait izango da, aurreko dozena erdi bat edizioetan izan delako eta urteoro ikus-entzule kopurua gora joan delako. Horri erantzunez, inoiz baino jotzaile eta kantari banda gehiago izango dira Bizkaiko hiriaren hegoaldeko mendi magal horretako hiru oholtza erraldoietan. Rock soinua, beraz mendian gora eta, aurtengoan, Kale Nagusira edo Alondegira ere hedatuko delarik. Bejondeiala bertoko naiz edonondik uholde bezala iritziko diren gazte rock zaleei, ez delako erraza bat batean The Cure, Radiohead, Garbage, Keane edo antzeko talde arrakastatsuak bizian eta zuzenean ikus entzutea.
Hitzaurre luzea oraingoan ere, nire kexa edo aldarri txikia adierazi aurretik. Zenbait kultur ekintzetan kide dudan 30 bat urteko neska batek esandakoari. Kobeta magaleko ia kontzertu bat galduko ez duen kide honek ez zuen egoki ikusten Dylan bezalako zaharkitu bat egitarau honetan txertatzea. Eran-tzun nion live, direct-ki eta konfiantzan eta lerro hauek berresteko erabiliko ditut. Hitz guttiz esan nion, haren, kidearen, belaunaldi edo adinetik gora eta behera ere ba dagoela gizarterik eta rock & roll zalerik. Atzo gauaz ia 8.000 bat ikusle ziran Bob Dylan amerikar rockari handia Goggenheim zelaigunera entzutera joatekoak (lerro hauek aurretik idatziak dira). Ez dohainik zelako, 45 eurotik 85 eurora ordaindu behar ziren eta, hola era, aurretik asmo zuten 5.000 sarretatik ia 8000ra luzatu zutelako, astebete aurretik eskariak gainditurik. Ez da erraza bateratzea baina pentsa-tzekoa da, gehiengoa, adinez erabat zabala eta askotarikoa izanen zela, Guggenheim zelaigune horretan, rock & roll-ak milioika zale dituelako munduan eta, nola ez, egunotan Europako rock kapitala den Bilbo horretan.