IRABARNE Zuberoako antzinako udalerria izan zen. 1841ean Gotainerekin batera Gotaine-Irabarne udalerria osatu zuen. Wikipediak dioenez, Zuberoako erdialdean dagoen udalerria da, Arbaila eskualdean kokaturik dagoena. Lausset eta Uhaitzandi ibaiak igarotzen dira udalerriko lurretatik. Baita azken honen ibaiadarrak diren Uhalteberri eta Ordobi errekak ere, eta laborantza da udalerriko ekonomiaren oinarria. Herriko eliza oso ikusgarria da hiru puntako kanpandorrea duelako, Hirutasuna adierazteko. Behinola, bertan izan nintzen zuberera ikasten. Irabarne entzuten dudanetan Zuberoa etortzen zait burura (gehienetan) baina bestaldetik , eta ez dakit zergatik, faxismoarekin ere lotzen dut. Duela gutxi irakurri dut Iribarne batek politika egiteri(?) utziko diola, zaharregia omen dago-eta. Bai, Fraga Iribarnek, (irabarne izan liteke eta horregatik burura etorri tanpez) diktaduraren garaiko ministroak eta Partido Popular eskuindarraren sortzaileetarikoa, politika abandonatuko duela dio (bazen garaia). Ez da harritzekoa, izan ere, morroiak hirurogei urtez jardun du espezialitate horretan, politikan, JONS kolektiboan sartu zenetik, sasi-demokraziako sasoietara arte.

Politikan jardun duela dio berak, baina batez ere trebea izan da gutxiengoak zapaltzen (Euskal Herriari zion herra nabarmena zen), egiak faltsukeriez bernizatzen (kamaren aurrean hondartzako bainu famatu hura ?, karga erradioaktiboa zeraman hegazkin bat hondoratu zen uretan erradioaktibitatea ez zegoela adierazteko, eta gero, bertako biztanle askok kutsaduraren erasoa jaso zuten), populazioaren kontrako erasoak agintzen (1976an, Espainiako polizia, Gasteizen, manifestazio baten kontra tiroka hasi zen eta bi langile eta ikasle bat hil ziren bertan) eta alderdi eskuindarrak osatzen eta usain horretako jendea biltzen (lehen Alianza Popular eta gero gaurko PP, frankismotik beti edan duten alderdiak, beraz lehengo lepotik burua). Gero Espainiako politika aparte laga eta Galiziara joan zen bertako lur-jabea izatera eta bere menderatzea ezartzera.

Batzuek diote joan den mendeko politikaririk garrantzitsuena izan dela. Nire aburuz, ez. Zuberoako Irabarne ezagutzen duzue? Zein eijerra!