KIDEKOTASUNA hitz potoloa erabili ohi zuen atzo norbaitek irratian. Hitza potoloa egintzak ez badio, oraingoan ere, jarraipenik eman. Berdintasuna ere erabili ohi da, honek ere errealitateari erantzun nahi ez dion arren. Politikan eta, batez ere, hauteskunde garaietan edo, hobe esan, kanpainetan emakume eta gizonen arteko parekotasuna aldarrikatzen da. Berdinak gera edo izan behar dugu. Dena den, aldarrika hau darabilgun bitartean ez dagoenaren seinale da eta zalan-tzan nago esaten dugun bestean nahi edo desira dugun igualitate hori.

Azken egunotan zuzendariaren izena irakurri dudanean, Donostiako Zinemaldiaren aurka pentsatua nuen salaketa isiltzekotan izan naiz, filmak epaitu behar dutenen talde edo juratuaren behin behineko zerrendan, zortzitik bakarra zelako emakumezkoa. Gero entzun nuen zuzendariaren izena baina, horrela ere ez didate kontuak ongi karra-tzen. Zinemaz ari gera, zazpigarren artez, modernitatez. Holako autuak edo aldarriak ia esan gabe bideratu behar lituzketen alor batez. Baina ez, hemen ere munduan manua eta agintea zeinek daraman argi gera-tzen da. Emakumerik emakumeenak ere ongi ulertuko du gai batetan aditua, adituagoa izatea genero aukeraren gainetik behar lukeela izan hola edo halako zerrenda bat osatzerakoan, intentzio berezirik ez dagoen tartean, baina berriro ere kasualitateetan sinestea zail eta zailago egiten zaigu.

Emakume hitza azpimarra dut, hauek neurri batean ordezkatu nahi duen Emakundek, Hondarribiko alardeari buruz hartu duen erabakiaz batere ados ez nagoela aipa-tzeko. Majinabat urtez urtearen inguru honetan edo ekainean Gipuzkoako herri ikusgarri horretako edo auzokide duen Irungo hiriko alardek zeresan franko ematen dute hedabideetan. Ez lehengo ez oraingo euskal Gobernuak ez dute jakin, gai honi, erantzun edo zuzenbiderik ematen eta Emakundek "datorren urterako" jarri du eran-tzuna. Aspaldi lankide izan nuen irundar batek "Bertakoek ez zaretenok ezin duzue hori ulertu" esan zidan. Hori izango da, akaso, nire kasua.