gaur hasten da ikasle asko eta askorentzako ikasturte berria. Eta ikasleekin batera nozi-tzen dute beren gurasoek ere, nahitaezko erritmo aldaketa.

Umeen oporraldia, gutxi ba-tzuentzako izan ohi da atsedenaldi. Normalean, bi lan ezberdin egin behar izaten baititu umeak oporretan dituen gurasoak: bere lana, noski, eta familiako kide ezberdin bakoitzarentzako plana (goizean hona, bazkaldu han, arratsaldean hemen?): hau guztia, gazteek gozatu dezaten, kirola edo ikastaroren bat egin eta, hau nola ez, norbaiten begiradapean.

Guztiarekin, irailera erritmoz aldatuta heltzen gara. Hori dela eta, Urte Berriarekin egin ohi dugun lez, konpromiso berriak hartzen ditugu gure buruarekin eta har arazten familiako gainontzekoei; ez hainbeste oporretako nagikeriari aurre egiteko, ez bada, ordutegia berreginez urte osorako atseden pausatuagoa erdiesteko.

Egunari erlojua jartzea erabaki-tzen dugu; zenbat eta minutuak estuago bizi, ustez, ordenarentzako are eta denbora gehiago. Edo jatordu nagusi bakoitzean hiru platerak prantatzea; osasun onaren erakusgarri diren bitamina, proteina eta kaloria kopuruak erlojuari behar den bezala erantzun ahal diezaioten. Edo kirol jardueretan ematen dugu izena, udaran gerriperatutako girringolak desagerraraztea amestuz. Edota egunerokoa idazten hastea erabakitzen dugu, egun bakoitza dela bizi beharrekoa jakin arren, ahanzten bazaigu, buruan gordeko ez dugun horren konstantzia gera dakigun? Bateren bati entzun diot esaten baita "amets gehiago" egiteko konpromisoa hartu duela, horretarako, udazken beroa datorkigun arren hauteskundeen eskutik?

Kontua izaten da, urte betera, neurri horien guztien irakurketa egiten hasten garenean, nekez jarrai-tzen dugula kontu egiten dugula, girringolak betetzen dihoazela egiaztatzen, eta politikarien promesak, familiako kideei erausitakoen antzera, etengabe berritu behar diren horietakoak direla.