Síguenos en redes sociales:

Bestea

AURREKO egunean Slavoj ?i?ek filosofo esloveniarra eta ezker galduaren guru berria Frantziako ijitoen kanporatzeez mintzatzen zen hedabideetan. La barbarie con rostro humano zuen izenburu artikuluak. ?i?ekek politika liberala salatzen zuen argudiatuz Bestea(ijito, marokoar, aljeriar, errumaniar eta abar) onartzen dela Bestea izateari uzten dion neurrian, eta soilik neurri horretan.

Ildo horretatik zihoazen Angela Merkelek duela bi aste egindako adierazpenak. Merkel etorkinei(-kin bihurturik euskaraz) zuzendu zitzaien horixe bera eskatuz: integrazioa. Ikas dezatela alemana, utz diezaiotela beren ohitura basei (?). Merkelen adierazpenek polemika sortu zuten baina egunerokotasuna zio polemika iraungi eta Europak Bestearekin zer egin gabe jarraitzen du, neurri batean.

Bi eredu daude, frantsesa eta bretainiarra. Frantsesak ostiakako (hiperbolea gustatu egiten zait, barkatu) integraziora behartzen du. Bretainiarrak auzoz auzoko koexistentzia, bakoitza berean. Arazoa zailtzen da adiskide batek ?i?ekena komentatzen ari nin-tzaionean esandakoa gehitzen badiogu: euskaldunok zenbait tokitan bestea bihurturik gaude. Frogatzat Gasteizen jatetxe batean sartu eta zerbitzariak, Ekialdekoa azentuagatik, karta ingeleraz nahi ote genuen galdetu zigunean min-tzatzen ari ginen hizkuntza arroztzat jo zuelako. Umore oneko jendearekin nengoen eta barrez lehertu ginen.

Bilbon gertaturiko berri bat ekarriko dizuet pipitaki moduan: denda txinatar batean gizon bat sartu zen poltsan pistola zeramala adi-tzera emanez. Dendari txinatarrari paper bat erakutsi zion: "Hola, soy de ETA. Dame todo lo que tengas en la caja. Gorka. Firmado: ETA M". Dendari txinatarrak ez omen zuen ulertzen paperak zioena eta ondoko dendako marokoarrari deitu omen zioten paperean idatzitakoa azaltzeko. Bitarte horretan bien artean atrakatzailea atxilotu eta Ertzaintzari deitu omen zioten.

Asmakizuna: Zein da Bat? Zein da Bestea? Euskal jendea Bat ala Bestea da? Edo soilik ETAren aztarna fantasma bat?