Síguenos en redes sociales:

Zizek

SEGURU aski bizkaitarrok ez zineten Iruñean izanen aste honetan baina izan bazinete berehala erreparatuko zenioten Indarraren Agerraldiari. Halako haize kirri batek adierazten zuen ez zela aste normala, aste honetan ?i?ek filosofo esloveniarra Iruñean bertan egon baita bere baita berean Hotel La Perlan, Hemingway egoten zen horretantxe, hori bai berritu eta 5 izartua.

Arquitectura y Sociedad(horrela erdara hutsean) Foroak Mas es menos arkitektura biltzarra antolatu du aste osoan zehar. Mas es menos biltzarreko antolatzaileetako batzuk hauexek dira: Isabel Tocino, Javier Solchaga, Patxi Mangado.Azken hau Baluarte jauregiko arkitektoa, aspaldiko ezkertiarra UPNren arrimora bizi dena.

Bertan mintzatu dira Renzo Piano, Parisgo Pompidouren egilea, edo Amsterdamgo Nautilus zientzia museoaren egilea, Jaques Herzog, Madrilgo Caixa Forum edo Pekingo Kabi olinpikoaren arkitektoa, eta beste zenbait partaide, haien artean modernotasun iraultzailearen ikurra den ?i?ek filosofoa.

Biltzarrerako sarrera ez zen merkea, alajaina, 300 euro, ez eta biltzarra antolatzeko mangadotarrei eman dieten subentzioa, krisiaren murrizketaren ondoren 150.000 euro inguru.

?i?ekek leninismora itzultzea proposatzen du, Lacan eta Hegel bide kapitalismoari min egin diezaioken borroka bakarra klase borroka dela argudiatuz, beraz, borroka multikulturalak(gay, emakume, ekologia, ea) kapitalismoak erraz irentsi eta bere burua zuritzeko erabiltzen dituelako aitzakian bertan behera utzi behar dira.

?i?ekek predikamendu handia du Euskal Herriko iraultzaileen artean, sortu, sortu baita ?i?eken frankizia euskalduna, zeinak, nola ez independentzia eta sozialismoa baitu helburu.

Baina dirudienez baita eskuinik eskuinenaren artean. ?i?ek arkitektura eta klase borrokaz aritu omen zen, arkitekturak klase borroka islatzen omen du. Idazten duen guztia bezala interesgarria izango zen, hala ere, tokiak, Iruñeako Baluarte, eta gaiak, arkitekturak, hutsala bihurtu zuten mezua. Asko da ?i?ek, gehiago, ordea, nafar eskuina. Indarrak lagun gaitzala.