Eiteberri
JAURLARITZAK euskararekin duen jarrera azaltzerakoan Morga herriko Ganben ezagutzen nuen Isidro agureak esandakoaz gogoratzen naiz. Laroitazak urteak zituen bere "Gurea"k - emazteak alegia- bere osasuna zaintzearren edo gusto "gabeko" -gatz gutxiaz- janariak prestatzen zizkiola. Odolaren tentsioak ez igoteko ei zen eta honela zion: "Gatzerutik eskuan bape hartu ez eta beti zeozer bueltatu". Ziur naiz osasunaz ezeze maitasunaz jardutzen zuela Gureak. Horrela iraun zuen Isidrok 92 edo 93 urterarte. Janari gesaz baina luzaro.
Etxezarreta jaunak, duela zazpi urte, Egunkariaren defentsan edo zarratzearen kontra egindako artikuloa egunotan berresteak Ganbeko etxekoandre jatorraren ga-tzitzea dakarkit gogora. Erakutsi bai baina, tati, emon ez. Donostiako zinegotziak bere lehendakaria eta parte den Jaurlaritza euskara kontuetan aholkatzeko tokian dagoelako eta zutabe haren argia erabat itzaltzen duelako PSE-PP talde antinatura horren egunero jarduaerak.
Gaztelera batuan eta zirrikitu hau baino luzeagoan irrintzi egin nuen nazionalismoaz gehiegi nahasteak kalte egin diola gure hizkuntzaren hedatzeari. Bestalde ez dute ardura edo egitasmo lar agertzen aipatu alderdi hoietako kideek esames edo amets gaizto hori zuzentzen. Ez zaie batere erraza izango holako uretan higitzea baina herenegun Bilboko kaleetako jende uholdean sartzea ongi etorriko zitzaien lehen urrats moduko bat emateko. Ez diot bi partiduak ezta haien ordezkariak ere, baina bai -dauden- PSEko euskara zaleek. Ez testimonialki, euskara, Egunkaria bezela, euskaldun giztiona delako edo izan behar duelako.
Instituzio moduan ere bazuen nabarmentzeko aukera. Hiriburutik etxera bueltan ezinbestekoa egin zitzaidan Teleberri ikustea. Berri zalea naiz, nontzebarria, eta arretaz jarri nintzan pantaila aurrean. Eta neurtzen. Arrigorriaga eta Bilbao arteko La Peñan egin zen 60 bat pertsonako bilkuraren berriak, Aita Donostia plazatik Bilboko Udaletxera paseatu giñan milaka batzurenak baino segundu batzuek gehiago iraun zuen.