Euskara bultzatzen duen limericka
Euskara bultzatzen duen limericka
B2 lortuta, C1-en bila nabil aurten, Bilboko Gabriel Aresti Euskaltegian berriro. Bitartean, neure hondar ale txikia jarri nahi nuke, limerick bat erabiliz, euskara bultzatzeko, aberasteko, ezagutarazteko, laguntzeko, hedatzeko, eguneratzeko … eta beste -teko/-tzeko batzuk.
Irlandako mendebaldeko hiri bat izateaz gain, Limerick bost lerroko olerkia da ere bai, errima metrika AABBA duena. Umoretsuak eta folklorikoak izaten dira limerickak, eta noizean behin pikanteak ere bai. Hala ere, kasu honetan, limerick bat erabili nahi nuke, jendea animatzeko beren euskara ikastera edota hobetzera, batez ere Euskal Herrian bizi diren atzerritarrak.
Beraz … ez onena agian, ez ederrena agian … eta Pulitzer Saria ez duela irabaziko ziur egon arren, Munduko Lehen Euskal-ingelesezko Limericka (%100ean ziur nago horretaz)… harro aurkezten dut:
Be you from Helsinki, or Cork
You can study the nor-nori-nork
Entzun, txori, aizu!
Yes, I’m talking to you
Don’t be a mug or a dork …
There’s a shedload they’ll teach you to say
Beyond ‘Kaixo!’ or ‘Gero arte!’
Ikusiko duzu
(Would I lie to you?)
Jo ta ke ta ikasi arte!
Ikas dezakezu edonon
Gasteizen, Miarritzen, Bakion
But the best place by far
With the most su ta gar
In Bilbao -geure Botxon- Bilbon!!!